Filipe I.a Borgoinakoa
Filipe I.a Borgoinakoa (Rouvres-en-Plaine, 1346 - Rouvres-en-Plaine, 1361eko azaroaren 21), Filipe Rouvreskoa ere deitua, Borgoinako dukea izan zen 1349-1361 bitartean.
Filipe I.a Borgoinakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rouvres-en-Plaine, 1346ko abuztuaren 5a |
Heriotza | Rouvres-en-Plaine, 1361eko azaroaren 21a (15 urte) |
Hobiratze lekua | Cîteauxko abadia |
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa |
Familia | |
Aita | Philip of Burgundy |
Ama | Joan I, Countess of Auvergne |
Ezkontidea(k) | Margarita III.a Flandriakoa (1356 (egutegi gregorianoa) - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Burgundy family (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bizitza
aldatuFilipe I.a, Auverniako kondearen hil ondoko semea izan zen. 1349an, aitatxi Oto IV.a Borgoinakoa hil ostean, Borgoinako dukerria oinordetu zuen; Borgoina eta Artoisko konderriak, berriz, amatxi Joana III.a Borgoinakoarengandik jaso zituen, 1347an. Adingabea zenez gero, amak gobernatu zituen lurralde horiek, baina hura 1360an hil ondoren, Filipe adin nagusikotzat hartua izan zen[1]. 1361eko azaroaren 21ean hil zen, 15 urte zituela, izurriak jota.
Ezkontza
aldatu1357an ezkondu zen Margarita III.a Flandriakoarekin (1350-1405); berak 12 urte zituen eta Margaritak 7. Hiru urte geroago hil zen, ondorengorik gabe. Heriotzaren ondoren haren mendeko lurraldeak zatikatuak izan ziren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Philip I, Duke of Burgundy. in: Encyclopædia Britannica. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-16).[Betiko hautsitako esteka]
Aurrekoa Oto IV.a Borgoinakoa |
Borgoinako dukea 1349-1361 |
Ondorengoa Filipe II.a Borgoinakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe I.a Borgoinakoa |