Field of Dreams
Field of Dreams (euskaraz Ametsen Zelaia), 1989ko Phil Alden Robinson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko drama eta kirol film bat da. W. P. Kinsella idazlearen Shoeless Joe eleberrian oinarritua dago. Kevin Costner, Amy Madigan, James Earl Jones, Ray Liotta eta Burt Lancaster aktoreek antzeztu zuten.
Field of Dreams | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | Field of Dreams |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, film dramatikoa, Kirol-zinema eta ghost film (en) |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Shoeless Joe (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Phil Alden Robinson (en) |
Gidoigilea(k) | Phil Alden Robinson (en) Shoeless Joe Jackson (en) W. P. Kinsella (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Gordon Charles Gordon |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Ian Crafford (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Horner |
Argazki-zuzendaria | John Lindley |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Iowa |
Argumentu nagusia | Denbora bidaia, beisbola, fantasiazko filma, parent–child relationship (en) eta mamua |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
fieldofdreamsmoviesite.com | |
Oscar Sarietarako hiru izendapen izan zituen, Soinu banda onenaren Oscar Saria, Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria eta Film onenaren Oscar Saria.
Argumentua
aldatuAEB, Iowa. Egun batez, Ray Kinsella (Kevin Costner) nekazari ezkondua eta alaba baten aita denak naturazgaindiko bizipen bat izango du: ahots misteriotsu batek bere soroetan beisbol zelai bat eraikitzea aginduko dio, kirol horretako loria zaharrek zerutik jaitsi eta berriz ere jokatu dezaten.
Aktoreak
aldatu- Kevin Costner: Ray Kinsella
- Amy Madigan: Annie Kinsella
- James Earl Jones: Terence Mann
- Ray Liotta: Shoeless Joe Jackson
- Burt Lancaster: Archibald "Moonlight" Graham
- Frank Whaley: Archie Graham
- Timothy Busfield: Mark
- Dwier Brown: John Kinsella
- Art LaFleur: Chick Gandil
- Michael Milhoan: Buck Weaver
- Steve Eastin: Eddie Cicotte
- Charles Hoyes: Swede Risberg
- Gaby Hoffmann: Karin Kinsella
- Fern Persons: Annieren ama
- Kelly Coffield Park: Dee
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)