Ferredoxina-NADP+ erreduktasa

Ferredoxina-NADP+ erreduktasa edo "FNR" fotosintesiaren fase argidunean elektroien garraioan parte hartzen duen proteina da, NADPHak ekoizten dituena hain zuzen ere.

Ferredoxina-NADP+ erreduktasa molekula bat.

Egitura aldatu

Bi domeinu ageri ditu, N-muturrean β-barril konformazioa, FAD kofaktoreari lotzen zaiona[1], eta C-muturrean α-helize eta β-orri ugari, entzimaren gune aktiboa kokatzen dena, bertan lotzen baita NADP+[2].

Hidrosolugarria denez kloroplastoaren estroman egon daiteke baina fotosintesiaren fase argiduna aktibatzen denean tilakoidearen mintzari lotzen zaio prolinatan aberatsak diren mintzeko proteina integral batzuen bidez[3]. Mintzean FNR dimeroak osatzen dira, kloroplastoaren estroman ordea monomeroak banaturik egoten dira eta entzima ez da aktiboa, entzima egoki kontserbatzeko era egokia da[4].

Funtzioa aldatu

Fotosintesiaren fase argidunean hartzen du parte, fotofosforilazio ez-ziklikoan hain zuzen ere. Elektroien garraio katearen amaieran kokatzen da eta II Fotosistemarekin abiatu zen prozesua bertan amaitzen da. Ferredoxinarengandik jasotzen ditu elektroiak eta erreduktasak NADP+ari ematen dizkio hau erreduzituz. NADPH ondoren Calvin zikloan erabiliko da karbonoa finkatzeko[5].

Honako erreakzio hau burutzen du:

2 ferredoxina erreduzitu + NADP+ + H+ ⇌ 2 ferredoxina oxidatu + NADPH

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Aliverti, Alessandro; Pandini, Vittorio; Pennati, Andrea; de Rosa, Matteo; Zanetti, Giuliana. (2008-06-15). «Structural and functional diversity of ferredoxin-NADP+ reductases» Archives of Biochemistry and Biophysics 474 (2): 283–291.  doi:10.1016/j.abb.2008.02.014. ISSN 0003-9861. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  2. Paladini, Darío H.; Musumeci, Matías A.; Carrillo, Néstor; Ceccarelli, Eduardo A.. (2009-06-23). «Induced Fit and Equilibrium Dynamics for High Catalytic Efficiency in Ferredoxin-NADP(H) Reductases» Biochemistry 48 (24): 5760–5768.  doi:10.1021/bi9004232. ISSN 0006-2960. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  3. (Ingelesez) Alte, Ferdinand; Stengel, Anna; Benz, J. Philipp; Petersen, Eike; Soll, Jürgen; Groll, Michael; Bölter, Bettina. (2010-11-09). «Ferredoxin:NADPH oxidoreductase is recruited to thylakoids by binding to a polyproline type II helix in a pH-dependent manner» Proceedings of the National Academy of Sciences 107 (45): 19260–19265.  doi:10.1073/pnas.1009124107. ISSN 0027-8424. PMID 20974920. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  4. (Ingelesez) Benz, J. Philipp; Lintala, Minna; Soll, Jürgen; Mulo, Paula; Bölter, Bettina. (2010-11-01). «A new concept for ferredoxin–NADP(H) oxidoreductase binding to plant thylakoids» Trends in Plant Science 15 (11): 608–613.  doi:10.1016/j.tplants.2010.08.008. ISSN 1360-1385. PMID 20851663. (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  5. Berg, Jeremy M.; Tymoczko, John L.; Stryer, Lubert. (2007). Biochemistry (6th ed.).. New York: W.H. Freeman. ISBN 978-0-7167-8724-2..

Kanpo estekak aldatu