Ferrarako Dukerria

Ferrarako Dukerria (latinez: Ducatus Ferrariensis; emilianeraz: Ducàt ad Frara; italieraz: Ducato di Ferrara) 1450 eta 1597 artean iraun zuen iparraldeko Italiako estatu burujabea izan zen.[1]

Ferrarako Dukerria
Ducatus Ferrariensis
Ducato di Ferrara
1450 – 1597
Dukerria

Ferrarako Dukerriko bandera

Ferrarako Dukerriko armarria

Map of Italy (1494)-en.svg
Italia 1494 inguru (dukerria horiz)
Geografia
Hiriburua Ferrara
Kultura
Hizkuntza(k) Latin eta italiera
Erlijioa Katolizismoa
Historia
Aurrekoa
Flag of None.svgFerrarako udalerria
Ondorengoak
Modena eta Reggioko DukerriaFlag of the Duchy of Modena.svg
Aita Santuen LurraldeaFlag of the Papal States (pre 1808).svg

1.100 km²-ko azalera zuen Po ibaiaren beheko arroan, Reno ibaiko haranaren hegoalderaino, tartean Ferrara hiria. Estetarrak bertoko agintariak ziren, 1146tik aurrera Germaniako Erromatar Inperio Santuaren basailuak zirenak.

1471n, Inperioak dukerria Aita Santuen Lurraldeari eman zion. Orduan, Paulo II.ak Borso Estekoa, jada Modena eta Reggioko dukea zena, Ferrarako duke izendatu zuen. Borsok eta bere oinordekoek 1597ra arte de facto independentea zen estatu bat gobernatu zuten baina handik aurrera aita santuaren gobernu zuzenpean erori zen.

Esteko Ferrara, Modena eta Reggioko jaunakAldatu

Esteko Ferrara, Modena eta Reggioko dukeakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  1. Dean, Trevor. (1987). Land and Power in Late Medieval Ferrara: The Rule of the Este, 1350-1450. Cambridge University Press.