Fernando II.a Portugalgoa
Fernando II.a Portugalgoa[1] (alemanez: Ferdinand August Franz Anton von Sachsen-Coburg und Gotha; Viena, Austriar Inperioa, 1816ko urriaren 29a - Lisboa, 1885eko abenduaren 15a), izengoitiz Errege ertilaria (portugesez: o Rei-Artista) deitua, 1837-1853 bitartean bere emaztearen eskubidez Portugalgo erregea izan zen.
1836an Maria II.a Portugalgo erreginarekin ezkondu zen. Erresumako legediak agintzen zuen bezala, 1837ko irailaren 16an Petri lehenbiziko semea jaio zelarik, Portugalgo errege izendatu zuten. 1853an emaztea hil zenetik, erregeordeko izan zen Petri V.a erregetzarako adinera heldu arte.
1868ko Iraultzaren ostean Espainiako koroa eskaini zioten, baina ez zuen hartu nahi izan. 1869an Elisa Hensler, Edlako kondesarekin ezkondu zen[2].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/05/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Juan Miguel MORALEDA: Fernando II, Rey de Portugal (1816-1885) Mcnbiografias.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando II.a Portugalgoa |