Fermin Ezkurra

Fermin Ezcurra» orritik birbideratua)

Fermin Ezkurra Etsain (Orikain, Nafarroa Garaia, 1922ko irailaren 12a - Iruñea, 2018ko martxoaren 6a) Osasunako presidentea izan zen 23 urtez, 1971tik 1994ra.

Fermin Ezkurra

Osasunako lehendakari

1971 - 1994
Emilio García Ganuza - Javier Garro
Bizitza
JaiotzaEzkabarte1922ko irailaren 12a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2018ko martxoaren 6a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirol-zuzendaria

Bizitza aldatu

Fermin Ezkurra Ezkabarteko Orikain herrian jaio zen 1922ko irailaren 12an, eta han pasatu zuen haurtzaroa. 13 urte zituenean, familia Iruñera aldatu zen. Orikaingo eskolan, Iruñeko San Frantzisko ikastetxean eta Arte eta Lanbideetako Eskolan egin zituen ikasketak. Gazterik hasi zen lanean Iruñeko Udal Aurrezki Kutxan, mandatari gisa. Gero eta erantzukizun handiagoko karguak bete zituen, eta zuzendari izatera iritsi zen.[1]

1971n izendatu zuten Osasunako presidente. Iruñeko Kutxako arduradun, kutxak berak jarri zuen postuan kluba erreskatatu ondotik, zorra kobratzeko berme hoberena zelakoan.[2] Klubaren ekonomia onbideratzeaz gain, kirol emaitza onak erdietsi zituenez gero, 23 urtez jarraian iraun zuen karguan. Urte horietan, hamalau denboraldi egin zituen taldeak Lehen Mailan, eta Taxoareko instalazioak eraiki ziren.[3]

Gestio ekonomiko zuhurra eta arduratsua eta harrobi lana izan ziren haren agintaldiko ezaugarri nagusiak. Horri esker lortu zuen 1992an Osasunak kirol klub izaten segitzea, sozietate anonimo bihurtzea sahiestuz. Zorrik ez zuten Lehen Mailako lau taldek bakarrik lortu zuten hori: Athletic, Bartzelona, Real Madril eta Osasunak. Hala ere, 1994an dimisioa eman behar izan zuen, taldea Bigarren Mailara jaitsi ondoan.[4] Osasunako ohorezko presidente izendatu zuten 1998an,[1] eta Espainiako Ministroen Kontseiluak Kirol Merituaren Urrezko domina eman zion 1994an.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ezcurra, el presidente que cambió la historia de Osasuna. pamplonaactual.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-6).
  2. Erbiti, Fermin. Benetako partida, bi hilabete barrukoa. argia.eus, CC-BY-SA 3.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-3-6).
  3. Fermin Ezkurra hil da, Osasunako ohorezko presidentea. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-6).
  4. Martín, Pedro. El gran libro de los récords: 200 historias del fútbol español. Roca Editorial de Libros, S. L., books.google.es (Noiz kontsultatua: 2018-3-6).
  5. Merino, Juan Manuel. El deporte español premia a todos sus héroes. hemeroteca-paginas.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-6).

Kanpo estekak aldatu