Ireki menu nagusia

Fenerbahçe SK (izen osoa Fenerbahçe Spor Kulübü) Turkiako futbol taldea da, egoitza eta jokolekua Istanbul hiriko Şükrü Saracoğlu estadioan dituena. Turkiako futbol taldeen artean bigarrena da palmaresari dagokionez, 19 Liga eta 6 Kopa ditu. Etxeko partiduak

Fenerbahçe Spor Kulübü
Ezizena(k) Sarı Kanarya ("kanario horiak")
Sorrera 1907
Futbol zelaia Şükrü Saraçoğlu Stadyumu
(edukiera: 55.500 lagun)
Presidentea Turkia Ali Koç
Entrenatzailea Turkia Ersun Yanal
Liga Turkiako SuperLiga
2018-19 6.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Futbolaz gain beste hainbat kirol ere baditu, nagusiena saskibaloi taldea, Fenerbahçe Ülker.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Abdul Hamid II.a sultanak turkiarrek futbolean jokatzea debekatu zuen eta beraz ixilpean sortu zen 1907an Fenerbahçe taldea. Berehala bihurtu zen Istanbuleko talde onenetakoa, hiriko txapelketa ugari irabazi baitzituen.

Bigarren Mundu Gerraren garaian Turkia osoko Milli Küme liga jokatu zen eta 1937 eta 1950 artean 6 aldiz eskuratu zuen txapelketa. 1959an Turkiako lehenengo liga abiatu zenean Fenerbahçek irabazi zuen lehen ekitaldia. Ordutik Istanbuleko beste bi taldeekin batera liga eta koparen dominatzailea izan da. Nazioarteko titulu bakarra 1967ko Balkandarren Kopa du, 1967an lorturikoa AEK Atenasen aurka. Bakoitzak partida bana irabazi eta hirugarrena jokatu behar izan zuen garaipena eskuratzeko.

XXI mendean Galatasaray eta Fenerbahçe izan dira ligak irabazi dituzten taldeak, seina bakoitzak, eta palmares orokorrean ere biak daude 19na garaipenekin. 2011ean beste bederatzi talderekin partida erosketen eskandaluan sartuta egon zen. UEFAk hiru urtetan Europan jokatzeko debekua ezarri zion, baina 2011eko liga garaipena ez zuen galdu.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

PalmaresaAldatu

Turkian: 40Aldatu

  • Turkiako Liga (19): 1959, 1961, 1964, 1965, 1968, 1970, 1974, 1975, 1978, 1983, 1985, 1989, 1996, 2001, 2004, 2005, 2007, 2011, 2014.
  • Milli Küme, ligaren aurrekaria (6): 1937, 1940, 1943, 1945, 1946, 1950.
  • Turkiako Kopa (6): 1968, 1974, 1979, 1983, 2012, 2013 .
  • Turkiako Superkopa (9): 1968, 1973, 1975, 1984, 1985, 1990, 2007, 2009, 2014.

Istanbulen: 32Aldatu

  • Istanbuleko liga (15): 1912, 1914, 1921, 1923, 1930, 1933, 1935, 1936, 1937, 1944, 1947, 1948, 1953, 1957, 1959.
  • Istanbuleko kopa (1): 1945.
  • Istanbuleko Superkopa (4): 1930, 1934, 1938, 1939.
  • TSYD Kopa (12): 1969, 1973, 1975, 1976, 1978, 1979, 1980, 1982, 1985, 1986, 1994, 1995.

Nazioartean: 1Aldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fenerbahçe