Felix Maraña
Felix Maraña Sánchez (Donostia, Gipuzkoa, 1953) gipuzkoar idazle eta kazetaria da, gaztelaniaz idazten duena.
Felix Maraña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Biografia
aldatu1977an, Kantil literatura-aldizkaria sortu zuen, beste idazle batzuekin batera. 1987an, Miguel de Unamuno Kazetaritzako Saria jaso zuen. Euskal Herriko Unibertsitateak ateratzen duen Gaur egungo euskal poesia liburu-bildumaren zuzendari eta arduraduna zen 1990etatik 2000. urte arte.[1]
Marañarenak dira, besteak beste: Atadura de noche y arena (1979, "Hondar eta gauezko loturak"), Carlos Sanz, por dentro (1989), Memoria de Gabriel Celaya (1993), Sigfrido Koch (1993). Bere azken lanak: Julio Caro Baroja, el hombre necesario (1995), Gabriel Celaya: señales de travesía (1996), Baroja gurea: Pío Baroja, 1872-1956 (1998), Jorge Oteiza: elogio del descontento (1999), Rataplan: danbor hotsa Donostian (1836-1936) (2005) eta El bosque no es un árbol repetido : sonetos y soñetos (2023).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):[1] Al ritmo de Madrid saioari eman zion elkarrizketa 2021ean.