Felix Goñi

gipuzkoar biokimakari ikertzailea

Félix María Goñi Urcelay (Donostia, 1951). Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta CSIC-EHU Zentro Mistoko Biofisika Unitateko zuzendaria. Haren taldea Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren errendimendu handiko taldeetako bat da. Biofisikako Amerikako Elkarteko Mintzen Estruktura eta Mihiztatze Saileko presidente hautatu zuten 2014rako.[1][2]

Felix Goñi
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1951 (72/73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea : medikuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaJakiunde

Medikuntzan eta Kirurgian doktorea da, Nafarroako Unibertsitatean. Doktoratu ondoko ikasketak Londresko Unibertsitatean (Royal Free Hospital) egin zituen.

Zelula-mintzetako elkarrekintza molekularretan zentratzen du bere ikerketa.

Federation of European Biochemical Societies-eko Argitalpen Batzordeko presidentea da. Biofisika Bizkaia Fundazioaren sortzailea eta presidentea. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Oso, eta Universidad Nacional de Córdoba (Argentina) ohorezko irakasle.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikako zuzendaria izan zen. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Oinarrizko Biologia Programako Batzordeko aditu (2002).

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Goñi, Felix. (2020). www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Quevedo, Gorka. (2002-12-20). «Felix Goñi Biofisikaria: "Ikerkuntzan ere beharrezkoa da muga batzuk egotea"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).

Kanpo estekak aldatu