Felip Pedrell

Felipe Pedrell» orritik birbideratua)

Felip Pedrell (Tortosa, 1841ko otsailaren 19a - Bartzelona, 1922ko abuztuaren 19a) katalan musikagilea eta musikalaria izan zen.

Felip Pedrell

Bizitza
JaiotzaTortosa1841eko otsailaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1922ko abuztuaren 19a (81 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Irakaslea(k)Joan Nin i Serra (en) Itzuli
Josep Brocà i Codina (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, musika-irakaslea eta musika-kritikaria
Lan nabarmenak
Genero artistikoaopera
zarzuela
sardana

Musicbrainz: b29d8096-e134-4127-965c-acf7ce651cbe Discogs: 1648004 IMSLP: Category:Pedrell,_Felipe Edit the value on Wikidata

Madrilgo Kontserbatorioko irakaslea izan zen, eta Albéniz, Granados eta Falla izan zituen ikasle, besteak beste. Musika nazionalistaren sustatzaile izan zen eta musikagile nagusietakoa espainiar musikaren aurrerabidean. XVI. mendeko espainiar musika aztertu zuen. T. Luis de Victoria musikagilearen lan guztiak argitaratu zituen. Musikologiaren oinarriak ezarri zituen Hispaniæ schola musica sacra zortzi liburukitako bilduman, eta Por nuestra música idatziari esker, oihartzun handia lortu zuen. Operak idatzi zituen, besteak beste: El último abencerraje, Los Pirineos, La Celestina. Bestalde, orkestrarako musika, kantatak, kantuak, ganberako musika eta eliza-musika ere idatzi zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felip Pedrell