Federico Burdisso

igerilari italiarra

Federico Burdisso (Pavia (Italia), 2001eko irailaren 20a) igeriketan aritzen den kirolari italiarra da.

Federico Burdisso

Bizitza
JaiotzaPavia2001eko irailaren 20a (22 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaNorthwestern Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria eta militarra
Pisua73 kilogramo
Graduakabo

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
200 m tximeleta estiloan brontzezkoa 1.54,45ko denborarekin, Kristóf Milák hungariarraren (urrezkoa, 1.51,25ekoarekin) eta Tomoru Honda japoniarraren atzetik (zilarrezkoa, 1.53,73koarekin) sailkatuz.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, brontzezkoa eskuratu zuen Italiako taldearekin 3.29,17ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.26,78koarekin ME) eta Erresuma Batukoaren atzetik (zilarrezkoa, 3.27,51koarekin) sailkatuz. Hauek osatu zuten Italiako taldea: Thomas Ceccon. Nicolò Martinenghi, Federico Burdisso eta Alessandro Miressi-k.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  200 m tximeleta estiloa,
gizonezkoa[3]
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 m lau-estilo erreleboa,
gizonezkoa[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Federico Burdisso» olympedia.org 2021-10-28an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Federico Burdisso" Olympics.com 2021-10-28an begiratua
  3. 200 m tximeleta estiloa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  4. 4x100 m lau-estilo erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu