Feather ur-jauzia

Kaliforniako ur-jauzia

Feather ur-jauzia (ingelesez: Feather Falls) Estatu Batuetakn dagoen ur-jauzi bat da, Kalifornia iparraldeko Butte konderrian hain zuzen ere.[1]

Feather ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak39°38′35″N 121°16′28″W / 39.642943°N 121.274407°W / 39.642943; -121.274407
KokapenaPlumas National Forest (en) Itzuli
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
United States National ForestPlumas National Forest
Babestutako-eremuaPlumas National Forest (en) Itzuli
Hidrografia
Arro hidrografikoaSacramento River basin (en) Itzuli

Deskribapena

aldatu

Plumas Basoan (Plumas National Forest) kokaturik dago. Fall ibaiak egiten duen 120 metrotako jauzi librea da[2]. Ibai honetako urak Feather ibaira isurtzen dira ondoren. Ur-jauzia itsas malatik 762 metrotako altueran dago.[2]

Kaliforniako ibaietako emaria uda aldera asko jaisten bada ere, Falls ibaiaren emaria nahiko konstante mantentzen da urtean zehar.[3]

Turismoa

aldatu

Oroville aintziraren erdiko besotik ikusten da ur-jauzia, baina Feather Falls herrixkan ezarrita dagoen begiralekutik ikustea da ohikoena.

Hainbat mendi ibilbide antolatu dira Feather ur-jauzia ikusteko eta zailtasunaren arabera sailkaturik daude.[1]

Marigorringoak

aldatu

Frey Creek izeneko eremuan marigorringoek geldialdia egiten dute haien migrazioan. Milioika marigorringo pilatzen dira neguko hilabetetan, azarotik martxora gutxi gora behera.[4]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Explore the Scenic Feather Falls» Explore Butte County (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).
  2. a b «Feather Falls - California Waterfalls; Feather Falls Scenic Area, Oroville-hike/trail/map/directions» www.waterfallswest.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).
  3. «Feather Falls» web.archive.org 2011-01-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).
  4. (Ingelesez) Painter • •, Alysia Gray. (2018-01-23). «The Ladybug Migration of Feather Falls» NBC Bay Area (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).

Kanpo estekak

aldatu