Fazies (medikuntza)
Medikuntzan, faziesa eri dagoenaren aurpegikera da, zenbait eritasunen ezaugarri berezia dena. Eritasun bakoitzak fazies desberdina izaten du ezaugarri; kolerak jotako eriek adibidez, ezpain eta betazal urdinxkak izaten dituzte eta larruazala lehor zakarra; sabelaldeko eritasunak dituztenek sudur zorrotza, goiko ezpaina goruntz altxatua eta enoftalmia (begiak barnera sartuak) izaten dute; hil zorian daudenek, berriz, sudur zorrotza, larruazala zurbila eta zimurtua, eta enoftalmia izan ohi dute.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.