Fauna txiki bat bertso berritan

Fauna txiki bat bertso berritan, bertso jarri musikatuekin kaleratutako 1995eko euskarazko diskoa da. Jon eta Aitor Sarasua anaia bertsolariek egin zuten, eta Elkar argitaletxeak kaleratu zuen. "Fauna txiki bat" izen laburragoarekin ere ezaguna da.

Fauna txiki bat bertso berritan
Jon eta Aitor Sarasua taldearen
Argitaratze data1995
Musika motaBertso jarriak
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaElkar

Gaia aldatu

"Fauna txiki bat" moldeko bertso/kanta bat, Arratus Kampnazaris, ez 1995eko diskokoa, baizik eta 2011an Tobera batzuetarako Aitor Sarasuak egina, eta libreki banatua.

Lineoren taxonomia gogora dakarten izenburuak dituzte bertso gehienek (Canis Fidelis edo Bos Durango, kasu). Bakoitzarekin, euskal kultura edo gizarteko estereotipo jakin bat deskribatu edo kritikatzen dute Sarasua anaiek. Adibidez, Ursus Tibetanus-en Himalaiara doan mendigoizale euskaldunen grinaz kexu da bertako ustezko hartz natibo batː[1]

(...) gure hitzetan arrotzak dira

“héroe” eta “hazaña”
Hauen ekintzei zenztu izpirik
Ez zaie ikusten baina
Gure amorruak ez du balio

Haien foto batek haina

Abestiak aldatu

  1. Agurra / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua;[2]
  2. Aquila superba / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua
  3. Sciurus mundanus / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua;
  4. Ursus Tibetanus / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua
  5. Capar funcionalis / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua;
  6. Bubo magnipetasi / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua;
  7. Hontzaren erantzuna / hitzak Xanti Iparragirre;[3]
  8. Canis fidelis / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua;
  9. Pavus rex / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua;
  10. Meles terrae / hitzak J. Sarasua;
  11. Querci oratio / hitzak A. Sarasua, J. sarasua;
  12. Bos Durango / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua;
  13. Agursaldia / hitzak A. Sarasua, J. Sarasua; [4][5]

Faunaren azken alea: Arrasatekoa aldatu

2011ko abenduan, Debagoienean egin zen Toberarako,[6] 1995eko diskoko doinu eta moldeak berreskuratu zituen Aitor Sarasuak, Arrasateko herriari gaiztakeria batzuk egozteko; Arratus Kampanzaris deitzen die arrasatearri bertsoak. Hitz haien grabaketa eduki libre gisa banatu zen, eta gorago entzun daiteke Wikipediako orri honetan.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Gan, Juli. (2011-01-26). «La Basque Bondissante: Ursus Tibetanus» La Basque Bondissante (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  2. aitor; Sarasua, Jon. (Sarasua). Fauna txiki bat bertso berritan - 01Agurra (Aitor eta Jon Sarasua). Youtube . Aritz Ibañez (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  3. Sarasua, Aitor; Sarasua, Jon. Hontzaren Erantzuna - Fauna txiki bat bertso berritan. Youtube - Jon Eta Aitor Sarasua: gaia (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  4. Txiribita. (2012-07-19). «Jon eta Aitor Sarasua - Fauna Txiki Bat (1995)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  5. Sarasua, Aitor; Sarasua, Jon. Fauna txiki bat bertso berritan - 13 Agursalda (Aitor eta Jon Sarasua). Youtube - Aritz Ibañez (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  6. «Aitor Sarasua eta Debagoieneko Tobera» Dtobera 2011-12-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  7. «Tobera: Aitor Sarasuaren kantua Arrasateri jarria» Etxebarri 2011-12-22 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).

Kanpo estekak aldatu