Fata Morgana jatorrian, Messinako itsasartean sarri ikusi izandako ispilatze anizkoitzen fenomenoa da, ustez Morgana izeneko maitagarriaren (italieraz: fata) azti-lana; gerora, aurreikus ezin daitekeen edozein ispilatze anizkoitza da.[1] Ispilatze edo ilusio optiko hau tenperatura alderantzikatzearen ondorio da. Zeruertzean dauden objektuek, hala nola uharteek, itsaslabarrek, itsasontziek edo izotz-tenpanoek, itxura luzea eta handia hartzen dute, "maitagarrien ipuineko gazteluen" antzekoa.

Fata Morgana, norvegiar kostaldetik gertu.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.