Fan Kuan

margolari txinatarra

Fan Kuan (txineraz, 范寬|) (990. inguruan? - 1030. inguruan?)[1] margolari txinatarra, batez ere paisaiak margotu zituen. X. eta XI. mendeetako maisu handienetarako bat bezala aitortua izan da.

Fan Kuan
Bizitza
JaiotzaQ10483229 Itzuli
HerrialdeaIparraldeko Song dinastia
Song dinastia
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
InfluentziakLi Cheng (en) Itzuli
MugimenduaNorthern Landscape style (en) Itzuli
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Biografia aldatu

Ia ez ditugu bere biografiaren datuak ezagutzen. Badakigu Song dinastiaren urteetan lan egin zuela. Hasiera batean Li Cheng (919-967) margolariaren bidea jarraitu zuen baina, azkenik, izadia zela benetako maisu bakarra baieztatu zuen. Ideia honi helduta, bere gainontzeko bizitzaren urteak Shanxi mendietan bakartuta bizi izan zen.

Bere lan ezagunena Bidaiariak mendien eta erreken artean dugu. Margolan horretan bere ideala oso garbi erakutsi zuen: arteak izadiaren paisaia monumentalak jaso behar ditu. Planteamendu hau bere ondoko margolariek ere jaso zuten. Margo honetan protagonista nagusia izadia da, ez da bakarrik atzealdeko dekoratu hutsa. Eszenan Zama-zaldi batzuk karabanan ikusten dira, labar handi baten oinarrian ibiltzen. Nabaria da txinatar margolaritza klasikoan ohikoa zen hiru planoetako perspektiba.[1][2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Schirokauer, Conrad; Brown, Miranda; Lurie, David; Gay, Suzanne. (2012 [1970]). A Brief History of Chinese and Japanese Civilizations. Cengage Learning, 223 or. ISBN 0-495-91322-7..
  2. Sullivan, Michael. (1977 [1967]). The Arts of China. (3.a. argitaraldia) Berkeley, Los Angeles, Londres: University of California Press, 152, 158-159 or. ISBN 0-520-04917-9. (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fan Kuan