Family Matters (euskaraz: «Familia Gora-Behereak») 1990eko hamarkadako estatubatuar telesaila bta izan zen. 1989ko irailaren 22an aireratzen hasi eta 1998ko uztailaren 17an amaitu zen, ABC (1989–1997) eta CBS (1997–1998) telebista kateetan.

Family Matters
Jatorria
IzenburuaFamily Matters
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua9
Atalak215
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaAmerican television sitcom (en) Itzuli eta family television series (en) Itzuli
Iraupena23 minutu
Deskribapena
OinarrituaPerfect Strangers
Kokapena
Koordenatuak41°55′44″N 87°40′00″W / 41.92891°N 87.666779°W / 41.92891; -87.666779
Map
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaAmerican Broadcasting Company
Emanaldia
Jatorrizko igorlea American Broadcasting Company
Hasiera-data1989ko irailaren 22a
Amaiera-data1998ko uztailaren 17a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaChicago
Argumentu nagusiaChicago Police Department (en) Itzuli

IMDB: tt0096579 Filmaffinity: 778899 Allocine: 343 Rottentomatoes: tv/family_matters Metacritic: tv/family-matters TV.com: shows/family-matters Edit the value on Wikidata

Telesaila honetako aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Reginald VelJohnson, Jo Marie Payton, Rosetta LeNoire, Darius McCrary, Kellie Shanygne Williams, Jaimee Foxworth, Joseph & Julius Wright, Telma Hopkins, Bryton McClure, Jaleel White, Shawn Harrison, Michelle Thomas, Orlando Brown eta Judyann Elder.

Zalantzarik gane telesaila honetako izar edo pertsonaia nagusia Steve Urkel izeneko gazte xelebrea izan zen, lehebizian bigarren mailako pertsonaia izatetik mundu mailako ospea lortu zuelarik.

Telesaila honen sorrera Perfect Strangers telesailean dago, bertan Harriette Winslow igogailuzain ironikoa ikusleengan harrera ona izanaren ondorioz, bere eguneroko bizitza eta familian barneratuko zen telesaila bati ekitea erabaki baitzuten.

Argumentua aldatu

Telesailak Chicago hiriko auzune batean bizi den erdi-mailako arraza beltzeko Winslow familiaren eguneroko gorabeherak azaltzen ditu. Familia honetako senideak honako hauek dira:

  • Carl Winslow (Reginald VelJohnson):: familiaburua eta aita da, lanbidez polizia. Erabat bihotz oneko gizona izan arren, noizbehinka haserrekoia ere bada, halere bere onetik ateratzea gehien lortzen duena Steve Urkel bizilagunen semearen ateraldi eta xelebrekeriak izan ohi dira.
  • Harriette Winslow (Jo Marie Payton Temporadas, 1-8. denboraldiak; Judyann Elder, 9. denboraldia):: ama eta etxekoandrea, halere Perfect Strangers telesailan The Chronicle egunkariko egoitza igogailuzain gisa lan egiten duela ere agertzen da. Nahiko umore ironikoa duen izaera handiko emakumea da.
  • Eddy Winslow (Darius McCrary): Seme zaharrena da. Ikasketetan baino kirolak eta nesketan interes handiagoa du, halere mutil ona da.
  • Laura Winslow (Kellie Shanygne Williams): Alaba zaharrena da, Neska eder eta buruargia da. Ikasketetak at, bere arazo handiena Steve Urkelen pertsonairen amodiozko proposamenak ukatu eta berau nola edo hala gainetik kentzea izan ohi da.
  • Judy Winslow (Valerie Jones), lehenbiziko atala; Jaimee Foxworth, 1-4. denboraldiak): Alaba gazteena. Oso bigarren mailako pertsonaia izan zen, inongo azalpenik eman gabe pertsonaia hau telesailetik desagerrarazi zuten.
  • Estelle Winslow (Rosetta LeNoire): Amona da, emakume alarguna. Izaera ironiko baina onbera du, gainera emakume lasaia eta bizitzan eskarmentu handia duena, sarritan familian arazoak sortzen diren zentzua jarri ohi duen kidea da. Familia osoko kideak maite ditu, halere Steve Urkel bizilagunen semerangatik estimu berezia du.
  • Steve Urkel (Jaleel White): Winslowdarren bizilagunensemea. Gurasoek kasu handirik egin ez eta maiz Winslowtarren etxera bisitan etorri ohi da, azkenean familiako beste kide bat bilakatzen delarik. Erabateko baldarra izan arren, oso buruargia eta zientzia esperimentuak burutzen trebea ere bada. Laura Winslowtaz erabat mitemindua dago, halere denboraldi luze batean Myra izeneko neska baten mutilaguna da, denboraldiaren amaieran Laurarekin ateratzea lortuko du.
  • Rachel Crawford (Telma Hopkins) (1-4, 6-9. denboraldiak): Harrietten ahizpa da, hots, Eddy, Laura eta Judyren izeba. Alarguna da eta Richie mutikoaren ama. Emakume ederra da, bere jabetzako jatetxean zerbitzari moduan lan egiten du, halere telesaila aurrera doan einean bere pertsonaia desagertu egiten da.
  • Richie Crawford (Joseph Julius Wright, 1. denboraldia; Bryton McClure, gainontzeko denboraldiak): Rachelen semea. Haur txiki bat denetik mutiko bat izan arte bere osaba-izeba Carl eta Harriettekin biziko da. Denborarekin dantzari bikaian dela erakusten du, Michael Jackson ederki imitatzen duelarik. Azkende denboraldietan bere pertsonaia ia desagetu egingo da.
  • 3J (Orlando Brown) (7-9. denboraldiak): Winslow familiak azken denboraldietan adoptatuko duen haurra da.
  • Myra Monkhouse (Michelle Thomas) (4-9. denboraldiak): Steveren neskalaguna. Berez Stevek bereranganako erakarpen fisikoa izan arren Lauraz erabat maitemindua jarraitzen du, halere Myraren pertsonaia Steven Urkelengatik zeharo maitemindua dago. Myrak izaera gora-beheratsuko neska da, gainera Steve Urkelen pertsonaiaren ez ohiko zaletasun ugari ere baditu.
  • Waldo Geraldo Faldo (Shawn Harrison) (2-8. denboraldiak): Eddieren lagunmina da. Erabat despistatua izateaz gain, ez da oso buruardia, halere sukaldari bikaina da. Lauraren adiskidemina den Maxine du neskalagun, azkenean hiritik hoaten den arte.
  • Maxime Johnson (Cherie Johnson) (2-9. denboraldiak): Lauraren lagunmina, denborarekin Waldo Faldoren neskalaguna bihurtuko da.

Kanpo estekak aldatu