Fallen Angel
Fallen Angel 1945ean Otto Premingerek ekoiztu eta zuzendutako filma da. Antzezle nagusiak Alice Faye, Dana Andrews, Linda Darnell, eta Charles Bickford izan ziren. Ezagun da Alice Fayek harrapatu zuen haserreagatik, 20th Century Fox konpainiako Darryl F. Zanuck nagusiak txarto tratatu zuen eta. Fayek estudioetatik alde egin eta ez zuen 1962ra arte film gahiagotan parte hartu.
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Eric Stanton (Dana Andrews) Kaliforniako Walton herrira ailegatu da eskutsik. Aurrez aurre topatzen duen lehen tabernan Stella (Linda Darnell) ezagutuko du, herriko neska ederra. Nondik heldu diruari Madley profesorearengana (John Carradine) joko du, inguru hartan arrakasta handi barik dabilen parapsikologo eta hizlariarengana. Stantonek eskarmentua du publizitatearen munduan eta horretaz baliatuko da Madleyren jendeaurreko saioak sustatzeko. Herrian ospe handikoak dira Mills ahizpak, Clara (Anne Revere) eta June (Alice Faye). Berauek konbentzituz gero, herritar gehienak hurbilduko dira Madleyren ikuskizunera, eta horretan saiatuko da Stanton. June koitadua limurtuko du iruzutiak, nahiz eta aldi berean Stellarekin harreman sutsua izan.
Aktoreak
aldatuDana Andrews Eric Stanton | Alice Faye June Mills | ||
Linda Darnell Stella | Charles Bickford Mark Judd | ||
Anne Revere Clara Mills | John Carradine Madley profesorea |
- Bruce Cabot... Dave Atkins
- Percy Kilbride... Pop
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Filma IMDB atarian