Falkirk (hiria)

Artikulu hau Falkirk hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Falkirk».

Falkirk (Eskoziako gaeleraz: An Eaglais Bhreac, eskozieraz: Fawkirk), Eskozia erdialdeko udalerria da, 2011an 35.398 biztanle zituen. Hala ere, inguruko Falkirk barrutia kontuan hartuta, hau da Grangemouth, Larbert eta Stenhousemuir herriekin batera, 97.180 biztanle ditu.

Falkirk
An Eaglais Bhreac
Fawkirk
 Eskozia
FalkirkHighStreet.jpg
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaFalkirk
Geografia
Koordenatuak 56° 00′ 02″ N, 3° 47′ 04″ W / 56.0006°N,3.7844°W / 56.0006; -3.7844Koordenatuak: 56° 00′ 02″ N, 3° 47′ 04″ W / 56.0006°N,3.7844°W / 56.0006; -3.7844
Falkirk-Scotland (Location).png
Azalera 11 km²
Mugakideak Stenhousemuir
Demografia
Biztanleria 35.850 (2016)
Dentsitatea 3.259,09 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 01324
Ordu eremua UTC±00:00
Hiri senidetuak Quimper

EtimologiaAldatu

Gaelerazko An Eaglais Bhreac izenak "eliza zikindua" esan nahi du, kolore desberdinetako harriak zituen eliza izan baitzen bertan. Eskozierazko Fawkirk izenak "eliza kolore-anitza" esan nahi du.

GeografiaAldatu

Edinburghetik ipar-mendebaldera eta Glasgowtik ipar-ekialdera kokatuta dago. Fortheko fiordoaren ertzean dago, Carron ibaiaren lautadan.

HistoriaAldatu

Antoninoren Harresia bertatik pasatzen zen eta oraindik ere zatiak ikusten dira hiriko Callendar parkean. Honen inguruan erromatarren aztarna ugari aurkitu izan dira, txanponak eta inoiz aurkitu den tartan jantzi zaharrena.

Falkirken Eskoziako historiako bi gudu handi izan dira:

Forth eta Clyde eta Union ubideen lotunean dagoenez, XVIII mendean Eskoziako Industria Iraultzaren erdigunea izan zen, bereziki burdingintzari loturiko jarduera nagusitu zen. James Wattek berak ere bere lurrunmakinaren diseinuak Falkirkeko Carron Iron Works lantegian egin zituen. XIX mendean Falkirk izan zen argi-indarraren sistema automatikoa izan zuen Erresuma Batuko lehen herria.

Ondasun nabarmenakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu