Fagnano aintzira

Fagnano aintzira (selknamez Cami, Kami edo Khami ere deitua), Suaren Lurraldeko Uharte Handiaren erdialdean dagoen aintzira bat da, Hego Amerikako hegoaldean. Bere azalera 590 kilometro karratukoa da, % 93 Argentinako uharte sektorean dago eta gainontzekoa Txileko Errepublikan, bere bokalea dagoen tokian.

Fagnano aintzira
Lake Fagnano.jpg
Datu orokorrak
Garaiera140 m
Luzera230 km
Zabalera6 km
Azalera590 km²
Sakonera206 m
Bolumena46.806 hm³
Geografia
Koordenatuak54°32′36″S 67°59′00″W / 54.5433°S 67.9833°W / -54.5433; -67.983354°32′36″S 67°59′00″W / 54.5433°S 67.9833°W / -54.5433; -67.9833
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea
Leku geografikoaSuaren Lurraldeko Uharte Handia
Hidrografia
HustubideaAzopardo River (en) Itzuli
Arro hidrografikoaAzopardo Basin (en) Itzuli

HistoriaAldatu

Selknamek, Suaren Lurraldeko Uharte Handian XIV. mendeaz geroztik bizi zen herri indigena, Patagonia kontinentaletik sartu ondoren, Kakenchow (ur handia) edo Kami (luzanga) deitu zuten.

Kolonizatzaileek 1892an ikusi zuten lehen aldiz, Vicente Montes argentinar armadako tenienteak gertuko mendi batetik ikusi zuenean. Fagnano aintzira bezala berrizendatua izan zen Giuseppe Fagnano apaiz katoliko salesiarraren omenez, Hegoaldeko Patagoniako, Suaren Lurraldeko eta Malvinetako lehen administratzaile apostolikoa izan zena, Punta Arenasen egoitza zuena.

1893an Argentinak eta Txilek 1881eko Ituna argitzeko protokolo mugakide bat sinatu zuten, non muga mendebaldera eramaten den, horrela, aintziraren Argentinako sektorea handituz.

Laku hau, selknamek, "Zerumugaren atsedena" ere deitzen zuten, mendilerroa osatzen duen horizontearen irudizko lerroa, lakuak eteten baitu, ondoren, beste aldetik jarraitzeko.

TurismoaAldatu

 
Fagnano aintziraren (edo Kami) ekialdeko kostaldearen ikuspegia Argentinako ertzetatik (Ruta nacional 3; Suaren Lurraldean 40. Ibilbide Nazionalaren (Argentina) jarraipena dena.

Kanpo estekakAldatu