Fabiola Mora y Aragón

Fabiola Belgikakoa —jaiotza izen-deiturez Fabiola Fernanda María de las Victorias Antonia Adelaida de Mora y Aragón— (Madril, Espainia, 1928ko ekainaren 11-Brusela, 2014ko abenduaren 5a) aristokrata izan zen. 1960tik 1993ra Belgikako erregina izan zen.

Fabiola Mora y Aragón

Consort of the Belgians (en) Itzuli

1960ko abenduaren 15a - 1993ko uztailaren 31
Astrid Suediakoa - Paola Belgikakoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDoña Fabiola Fernanda María-de-las-Victorias Antonia Adelaida de Mora y Aragón
JaiotzaMadril1928ko ekainaren 11
Herrialdea Espainia
 Belgika
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaLaeken - Laken (en) Itzuli2014ko abenduaren 5a (86 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Crypt (en) Itzuli
Familia
AitaDon Gonzalo de Mora y Fernández, Marques de Casa Riera
AmaBlanca de Aragón y Carrillo de Albornoz
Ezkontidea(k)Balduin I.a Belgikakoa  (1960ko abenduaren 15a -
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Mora y Aragón (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInstituto San Isidro (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
alemana
nederlandera
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakerizaina, haur literatura idazlea, idazlea eta ezkontidea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

monarchie.be…
IMDB: nm2607895 Find a Grave: 139638050 Edit the value on Wikidata
Fabiolaren jaunartzeari eskainitako plaka Donostian.

Biografia aldatu

Belgikako erregina izan zen 1960tik 1993raino. Jatorriz espainiarra, Casa Rierako markes Gonzalo de Mora Fernándezen eta Blanca de Aragón y Carrillo de Albornozen alaba. Erizaintza-ikasketak egin zituen, eta Madrilgo ospitale batean lan egin zuen. Balduin I.a Belgikakoarekin ezkondu zen 1960an. Hainbat lan egin du kulturaren, hezkuntzaren eta osasun publikoaren arloetan. Buruko gaixotasuna dutenei laguntzeko Reina Fabiola Espainiako Fundazioaren sorrera babestu zuen, baita Haurrentzako Reina Fabiola Unibertsitate Ospitalearen sorrera ere. Senarra hil zitzaionean (1993), erregina izateari utzi zion, titulua gorde zuen arren.[1]

Donostian aldatu

Fabiola Belgikakoak nahiko harreman izan zuen Donostiarekin. Horrela gogorarazten du Udalak San Martin elizaren kanpoaldean jarri zuen plaka batek; antza denez eliz horretan 1938ko abuztuaren 25ean lehen jaunartzea egin zuen. 50. hamarkadaren amaieran, bestetik, erizaintzaren bere lan praktikak hiri horretan egin zituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu