FC Red Bull Salzburg (2005 arte SV Austria Salzburg) Austriako futbol talde ezaguna da, 2007tik aurrera Austriako liga ia guztiak irabazi dituena.

Football Club Red Bull Salzburg
Ezizena(k)Die Roten Bullen (idi gorriak)
Sorrera1933 (2005ean Red Bull)
Futbol zelaiaRed Bull Arena
edukiera: 31.000 lagun
inaugurazioa: 2003
PresidenteaAustria Harald Lürzer
EntrenatzaileaAustria Gerhard Struber
LigaAustriako Bundesliga
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Ligaren irabazlea 2006-07 denboraldian.
Rapid Vienaren aurkako partida, 2017an.
Chelsearen aurkako partida, 2019an.

Historia aldatu

1933an sortu zen Salzburgo estatuko Wals-Siezenheim hirian SV Austria Salzburg izenarekin. Historia gorabeheratsua izan duen taldea izan da. 1950an desegin egin zen eta birsortu beharra izan zen. 1953rako dagoeneko lehen mailan zebilen.

1978an babesle kontuak zirela eta izena aldatu zuen SV Casino Salzburg baina aintzinako izenarekin ezagutzen zen. 1994 urte berezia izan zen taldearentzat, bere lehenengo liga irabazteaz gain UEFA Kopako finalera iritsi baitzen. Milango Interrek 1-0eko emaitzaz irabazi zion bai Italian eta baita Austrian ere. Hurrengo urteetan beste bi liga irabazi zituen, 1997an SV Wüstenrot Salzburg izenarekin.

2005ean Red Bull GmbH konpainiak erosi zuen taldea eta ordutik aurrera FC Red Bull Salzburg izena dauka. XXI mendean Austriako talderik onenetakoa bihurtu da 2014tik aurrera jokatu diren Ligaren ekitaldi guztiak irabazi baititu. Europan ere ohiko taldea da, Txapeldunen Ligan edo UEFA Kopan, baina ez du emaitza nabarmenik lortu. 2012an Bilboko Athletic Klubaren talde berean kokatu zuten. Austrian bilbotarrek 0-1 irabazi zuen eta San Mamesen 2-2 berdinketa izan zen.

UEFA Europa Leaguen ere ibilbide bikaina egin du. 2017-18 denboraldian final hamaseirenetan Erreala kanporatu ondoren final erdietaraino iritsi zen, baina bigarren partidako luzapenean sarturiko gol baten erruz Olympique Marseilla sailkatu da finala jokatzeko. 2023-24 denboraldian berriz jokatu zuen Errealaren aurka multzokako fasean.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1933-2005
     
 
 
 
2005-etik
     
 
 
 
2023-2024
(Europa)
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024

Palmaresa aldatu

Austrian: 29 aldatu

  • Bundesliga (17): 1994, 1995, 1997, 2007, 2009, 2010, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
  • Kopa (9): 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2020, 2021, 2022.
  • Austriako Superkopa (3): 1994, 1995, 1997.

Nazio artean: 0 aldatu

UEFA Kopa aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1994.
  • Finalerdiak (1): 2018.

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Red Bull Salzburgek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2011-12 UEFA Europa League Liga fasea Athletic
Red Bull Salzburg
2-2
0-1
Red Bull Salzburg
Athletic
2017-18 UEFA Europa League Final hamaseirenak Real Sociedad
Red Bull Salzburg
2-2
2-1
Red Bull Salzburg
Real Sociedad
2023-24 UEFAko Txapeldunen Liga Liga fasea Red Bull Salzburg
Real Sociedad
0-2
0-0
Real Sociedad
Red Bull Salzburg

Kanpo estekak aldatu