Bartzelona Futbol Kluba

Fútbol Club Barcelona» orritik birbideratua)

Bartzelona Futbol Kluba —edo, besterik gabe, Bartzelona edo Barça— (katalanez Futbol Club Barcelona) Bartzelona hiriko kirol-elkartea da, 1899ko azaroaren 29an Joan Gamperrek sortua. Haren goiburua El Barça és més que un club da (Bartzelona talde bat baino gehiago da), Katalunian duen esanahi sozial eta politikoa dela eta. Kirol askotan talde profesionala dauka FC Bartzelonak: saskibaloian, eskubaloian eta hockeyan. Amateur taldeak ere baditu beste kirol askotan, baina futbol arloa da elkarteko adar nagusia, gainerako kirolak ordaintzen dituena.

Bartzelona Futbol Kluba
Datuak
Izen ofiziala
Futbol Club Barcelona, Foot-ball Club Barcelona eta Club de Fútbol Barcelona
Izen laburraFCB
Motakirol talde profesionala eta men's association football team (en) Itzuli
Jarduera sektoreaborondatezko kidetzako erakundeak
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaBarça, Blaugrana, Culers, Azulgrana, Catalans, Duma Katalonii, Barcelona, Orgull de Catalunya, Barcelonistes eta Blaugranes
Jarduera
KidetzaFIFA eta UEFA
Honen parteFutbol Club Barcelona
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaLluís Companys Olinpiar EstadioaMontjuïc
41°21′53″N 2°09′20″E / 41.36472°N 2.15556°E / 41.36472; 2.15556 (2023–)
 60.000
Agintea
LehendakariaJoan Laporta
Zuzendari exekutiboaFerran Reverter
ZuzendariaDeco
Zuzendaritza-taldea
EntrenatzaileaHansi Flick
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko formaEspainiako elkarte
JabeaFutbol Club Barcelona
BabesleaSpotify eta Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritza
Zeren jabe
Historia
Sorrera1899ko azaroaren 29a
Sortzailea
SorlekuaBartzelona
Jasotako sariak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
webgune ofiziala
IMDB: nm8532013 Facebook: fcbarcelona Twitter: fcbarcelona_cat Instagram: fcbarcelona MySpace: fcbarcelona1 LinkedIn: fc-barcelona Snapchat: fcbsnap Youtube: UC14UlmYlSNiQCBe9Eookf_A Pinterest: fcbarcelona TikTok: fcbarcelona Twitch: fcbarcelona Flickr: fcbarcelonaoficial Souncloud: fcbarcelonaofficial Last fm: FC+Barcelona Discogs: 5669702 GitHub: fcbarcelona Edit the value on Wikidata

Espainiako futbol liga 26 aldiz irabazi duelarik, txapelketa horretan titulu gehien dituzten taldeen arten bigarrena da; lehena Real Madril da, Bartzelonaren arerio historiko nagusia. Errege Kopa, berriz, 30 alditan irabazi du, beste ezein taldek baino gehiagotan, alegia. Nazioartean 15 txapelketa irabazi ditu tartean bi aldiz FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa eta bost aldiz UEFAko Txapeldunen Liga, azkenengoa 2015eko ekainaren 6an.

FC Bartzelonak Unicefen iragarkia darama elastikoan; eta, ezkerreko besoan, TV3ko logoa. 2005/2006ko denboraldiaz geroztik, senyeraKataluniako bandera— darama bere ekipamenduan, elkarteak Kataluniarekin duen harreman sendoaren erakusgarri.

Historia

aldatu
 
Bartzelonaren lehenengo Errege Kopa lortu zuen taldea, 1910an.
 
2011ko FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa ospatzen.
 
Manchester Uniteden aurka 2009ko Txapeldunen Ligako finalean.
 
Lionel Messiren jokaldia Real Madrilen aurkako partidan.

Sorrera

aldatu

Joan Gamper suitzarrak Los Deportes aldizkarian futbol talde bat sortzeko asmoz iragarki bat argitaratu zuen 1899ko urriaren 22an eta 12 gaztek erantzun zuten, sei kataluniarren, hiru ingelesek, bi suitzarren eta aleman batek. Horrela sortu zen Football Club Barcelona azaroaren 29an, presidentea Walter Wild izendatuz.

Lehenengo hamarkadan ez zuen titulurik lortu baina 1910eko Kopa garaipenak tituluen segidari hasiera eman zion. Garai hartan beste bi kopa eta Piriniotako Koparen lau edizio irabazi zituen.

1920 eta 1930 hamarkadak

aldatu

1920 hamarkada oso loriatsua izan zen Bartzelonarentzat, 5 kopa irabazteaz gain 1928-29 denboraldian jokatu zen lehenengo Liga txapelketa irabazi baitzuen. Baina 1930an Joan Gamperrek bere buruaz beste egin zuen diru arazoen erruz eta taldearen gainbehera etorri zen. 1936an beste gertaera lazgarri bat izan zuen, Gerra Zibila hasi berria zela Josep Sunyol presidentea fusilatua izan zen ezkertiarra izateagatik.

1930 eta 1931an Kataluniako selekzioak bi partida jokatu zituen Baskonia izena zuen Euskal Selekzioaren aurka eta biak galdu zituen. 1932an beste bi partida jokatu ziren oraingoan Bartzelona Futbol Klubaren aurka, biak ere Bartzelonan, eta bietan kataluniarrak nagusitu ziren.

Kubala eta Ferien Kopak

aldatu

Gerra bukatzean futbol txapelketei berrekin zitzaien eta Bartzelona ongi aritu zen 40. eta 50. hamarkadatan 7 Liga eta 6 Kopa irabaziz. Garaipen hauetan zeresan handia izan zuen 1950 urtean fitxatu zuten Ladislao Kubala hungariarrak.

Emaitza onek bazkideen kopurua handitzea ekarri zuen eta 1957an futbol zelai erraldoi bat inauguratu zuten, Camp Nou (Zelai berria) izenekoa. Garai hartan gainera Europako txapelketak hasi ziren sortzen. Bartzelona Ferien Kopan aritu zen eta lehenengo bi ekitaldiak irabazi zituen (1958 eta 1960). 1966an hirugarren garaipen bat ere iritsi zen.

Johan Cruyffen garaia

aldatu

70. hamarkadan Bartzelonak talde indartsua osatu nahi izan zuen. Fitxaketa ugari egin zituen, batez ere Ajax Amsterdametik ekarri zituen Johan Cruyff eta Johan Neeskens holandarrak. Hala ere Espainiako Liga bat eta bi Kopa irabazteaz gain Europan ezer gutxi egin zuen titulu bakarra eskuratu baitzuen, Europako Errekopa hain zuzen ere. Hamarkadaren bukaera aldera jokalari berriak ekarri zituen, besteak beste Allan Simonsen eta bigarren Errekopa bat irabazi zuen.

Josep Lluís Núñez presidentea

aldatu

1978ko hauteskundeetan Josep Lluís Núñez barakaldotarra presidente hautatu zuten. Bere karguan 22 urte iraun zituen eta Bartzelonak azkenean Europako Kopa irabaztea lortuko zuen. Honek ere fitxaje handiak egin zituen, hala nola, Maradona, Bernd Schuster eta Gary Lineker, baina emaitzak ez ziren onak izan.

Real Madrilen 80. hamarkadako nagusitasunari erantzunez Bartzelonak 90. hamarkada miresgarria egin zuen. Johan Cruyff entrenatzaile zuen taldeari Dream team deitu zitzaion, edo baita Euskal Bartzelona jokalari euskaldu ugari zituelako, hala nola Andoni Zubizarreta, Joxe Mari Bakero eta Txiki Begiristain. Hauekin batera zebiltzan atzerritarrak Ronald Koeman, Hristo Stoichkov eta Michael Laudrup ziren besteak beste. Etxekoan artean aipagarriena Josep Guardiola zen. Hamarkada hartan Europako Kopa bat, Errekopa bat, sei liga eta bi kopa irabazi zituen taldeak.

Munduko talderik onena

aldatu

2000 urtean presidente aldaketa izan zen baina Bartzelonak bere bideari jarraitu zion. Joan Gaspert presidente berriak 3 urte egin zituen karguan eta ez zuen titulurik jaso. Joan Laportak ordea bigarren "dream team" bat osatu zuen eta taldearen "urrezko aroa" iritsi zen, bere joko ikusgarriagatik "munduko talderik onena" izendatzeraino. 2006an Frank Rijkaard entrenatzaile zela bi liga jarraian eta Txapeldunen liga irabazi zituen. Jokalarien artean Samuel Eto'o eta Ronaldinho ziren izarrak. La Masiako harrobian ere jokalari gazte asko sortu zituen.

Josep Guardiola entrenatzaile aukeratu zuten 2008-09 denboraldirako eta emaitza ikaragarriak izan zituen, hirgarren Europako Kopa eta Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen. Honez gain Espainiako eta Europako Superkopak irabazi zituen eta urtearen amaieran FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. Orain arte sei tituluak urte berean irabazi dituen talde bakarra da Bartzelona.

Hurrengo urteetan ere mundu mailako nagusitasunarekin jarraitu du, oraingoan Lionel Messi izar nagusi dela. Bere alboan ditu Xavi Hernández, Andrés Iniesta eta Arsenaletik itzuli den Cesc Fàbregas besteak beste.

Azken denboraldiak

aldatu

2011-12 denboraldian ez ditu ordea bere helburuak bete, Ligan bigarren egin baitu eta Txapeldunen Ligan Chelseak finalerdietan kanporatu baitzuen. Hala ere Errege Kopa irabazi du eta Messik Pichichi Saria ere lortu du inoizko gol kopuru handiena sartuz, 50 gol, aurreko marka baino hamar gol gehiago.

2012-13 denboraldia bikain hasi zuen eta urtarrilerarte ez zuen partida bakar bat galdu (Errealak irabazi zion Anoetan). Hau gutxi balitz, Messik 2012an Gerd Müllerren 1972ko errekorra gainditu eta 91 gol sartu zituen. Honi esker laugarren aldiz jarraian eskuratu zuen Urrezko Baloia saria. Espainiako Liga irabazi duen arren zapore gazi-gozoa gelditu zaio Txapeldunen Ligako eta Errege Kopako finaletara ez baita sartu.

2013-14 urtean Neymar jokalari brasildarra fitxatu zuen, baina Ogasunak fitxaketa honen inguruan ikerketa zabaldu du eta urtarrilaren 23an Sandro Rosell presidenteak dimisioa aurkeztu zuen. Kirol mailan ere urte gorabeheratsua izan zuen eta aspaldiko partez titulurik ez zuen irabazi.

2014-15 denboraldia bikaina izan zen, Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen eta Txapeldunen Liga ere bai, finalean Juventus FC 3-1 emaitzaz gaindituta. FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa ere erraz irabazi zuen. 2015-16an Europako finalaurdenetan Atlético Madrilek kanporatu zuen eta txakalaldi baten ondoren errekuperatu eta Liga irabazi zuen azken jardunaldian. Ondoren Errege Kopa ere irabazi zuen, hau Sevillaren aurka, luzapenean. 2016-17an ezin izan zion Real Madrili eutsi eta Kopa izan zen irabazi zuen titulu bakarra, finalean Deportivo Alavés gaindituz. 2017-18 denboraldian hasieratik Ligako lehen postua eskuratu du eta aspaldiko diferentzia handienaz irabazi du Liga. Errealaren galdu gabeko errekorra ere gainditu du eta azkenean partida bakarra galdu du. Errege Kopa ere irabazi du. Txapeldunen Ligan ordea final laurdenetan kanporatua izan zen. 2018-19 denboraldian Liga erraz irabazi badu ere, Txapeldunen Ligan finalerdietan Liverpoolek 3-0 emaitzari buelta eman eta kaleratu egin zuen eta Kopa finala ere galdu egin zuen. Galera izugarriena 2020an izan zuen. COVID-19 pandemiak baldintzaturiko Txapeldunen Ligan (partida bakarrera jokatzen baitzen) Municheko Bayernek 8-2 emaitzaz kanporatu zuen. 74 urte ziren Bartzelonak partida bakarrean zortzi gol jasotzen ez zituela.

Bi urteko hutsunearen ondoren 2021ean titulu berria eskuratu zuen. Errege Kopa irabazi zuen finalean Athletic 4-0 garaituta.

2022-23an 27. Liga eskuratu zuen. Arazo handirik gabe lortu zuen garaipena, baina Europako txapelketan oso apal aritu zen. Ez zuen ligaxka fasea gainditu eta EuropaLeaguera pasatzerakoan play-offetan kanporatua izan zen.

Uniformea

aldatu

Bartzelona Futbol Klubak kolore urdina eta granatea beti izan du elastikoan, hortik datorkio blaugrana ezizena. Kolore hauek erabiltzearen arrazoi zehatza ez da ezagutzen ordea, baina badirudi Joan Gamper berak aukeratu zituela, aurrez FC Basel taldean jokaturikoa baitzen.

Hasiera batean gatza zuriak erabili zituen eta galtzerdi beltzak. 1913 eta 1920 artean galtzak eta galtzerdiak beltza izan ziren eta ordutik aurrera galtza urdinak. 2005-06 eta 2010-11 galtza granateak izan zituen eta 2015-16 denboradian elastikoko marrak horizontalak izan ziren lehen aldiz.

Aipatzekoa da era berean 1955-57ko Hirietako Ferien Kopan elastiko zuria eta galtza urdinak erabili zituela.

Historikoa

aldatu
     
 
 
 
1899-1910
     
 
 
 
1911-1913
     
 
 
 
1913-1920
     
 
 
 
1920-1939
     
 
 
 
1939-tik
     
 
 
 
1955-1957 Ferien Kopan

Etxeko uniformearen bilakaera

aldatu
     
 
 
 
2011-2012
     
 
 
 
2012-2013
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024
     
 
 
 
2024-2025

Kanpoko uniformearen bilakaera

aldatu
     
 
 
 
2011-2012
     
 
 
 
2012-2013
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024
     
 
 
 
2024-2025

Datuak

aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 93
  • Denboraldiak 2. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0

Irabazitako txapelketak

aldatu
 
2004-2005 denboraldiko Espainiako liga ospatzen Bartzelonan.

Espainiako txapelketak: 72

aldatu

1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19, 2022-23.

1910, 1912, 1913, 1920, 1922, 1925, 1926, 1928, 1942, 1951, 1952, 1953, 1957, 1959, 1963, 1968, 1971, 1978, 1981, 1983, 1988, 1990, 1997, 1998, 2009, 2012, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2021.

1983, 1991, 1992, 1994, 1996, 2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013, 2016, 2018 eta 2023.

Espainiako beste txapelketak: 6

aldatu

1948, 1952, 1953.

1983, 1986.

1937.

Nazioarteko txapelketak: 17

aldatu

1991-92, 2005-06, 2008-09, 2010-11 eta 2014-15.

2009, 2011 eta 2015

1978-79, 1981-82, 1988-89 eta 1996-97.

1992, 1997, 2009, 2011 eta 2015

Nazioarteko beste txapelketak: 15

aldatu

1949, 1952.

1958, 1960, 1966.

1971.

1957.

1948, 1950, 1952, 1953.

1910, 1911, 1912, 1913.

Kataluniako txapelketak: 32

aldatu

1902, 1905, 1909, 1910, 1911, 1913, 1916, 1919, 1920, 1921, 1922, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1930, 1931, 1932, 1935, 1936, 1938.

1991, 1993, 2000, 2004, 2005, 2007, 2013, 2014.

2014, 2017.

Lagunarteko txapelketak

aldatu

1966, 1967, 1968, 1969, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1979, 1980, 1983, 1984, 1985, 1986, 1988, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017.

2017.

1948, 1951, 1972, 1990, 1993.

1962, 1963, 2005.

1985.

1989.

1977.

1970, 1989, 2003.

2011.

Jokaturiko nazioarteko finalak

aldatu
Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1992   FT São Paulo 2-1 Bartzelona
2006   SC Internacional 1-0 Bartzelona
2009 Bartzelona 2-1   Club Estudiantes
2011 Bartzelona 4-0   Santos FC
2015 Bartzelona 3-0   River Plate
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1960-61   SL Benfica 3-2 Bartzelona Berna
1985-86   FC Steaua Bucuresti 0-0 (pen:2-0) Bartzelona Sevilla
1991-92 Bartzelona 1-0   UC Sampdoria Londres
1993-94   AC Milan 4-0 Bartzelona Atenas
2005-06 Bartzelona 2-1   Arsenal FC Saint-Denis
2008-09 Bartzelona 2-0   Manchester United Erroma
2010-11 Bartzelona 3-1   Manchester United Londres
2014-15 Bartzelona 3-1   Juventus FC Berlin
Europako Superkopa 1979   Nottingham Forest 2-1 (1-0, 1-1) Bartzelona
1982   Aston Villa FC 3-1 (0-1, 3-0(luz.)) Bartzelona
1989   AC Milan 2-1 (1-1, 1-0) Bartzelona
1992 Bartzelona 3-2 (1-1, 2-1)   Werder Bremen
1997 Bartzelona 3-1 (2-0, 1-1)   Borussia Dortmund
2006   Sevilla FC 3-0 Bartzelona
2009 Bartzelona 1-0 (luz)   Shakhtar Donetsk
2011 Bartzelona 2-0   FC Porto
2015 Bartzelona 5-4 (luz)   Sevilla FC
Ferien Kopa 1955-58 Bartzelona XI 8-2 (2-2, 6-0)   Londres XI
1958-60 Bartzelona 4-1 (0-0, 4-1)   Birmingham City FC
1961-62   Valencia CF 7-3 (6-2, 1-1) Bartzelona
1965-66 Bartzelona 5-2 (1-0, 4-2)   Real Zaragoza
UEFA Kopa eta
Europa League
ez
Europako Errekopa 1968-69    Slovan Bratislava 3-2 Bartzelona
1978-79 Bartzelona 4-3   Fortuna Düsseldorf
1981-82 Bartzelona 2-1   Standard Lieja
1988-89 Bartzelona 2-0   UC Sampdoria
1990-91   Manchester United 4-3 Bartzelona
1996-97 Bartzelona 1-0   Paris Saint-Germain FC

Azken urteetako ibilbidea

aldatu
Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa Eur. Superkopa Mundua
1999-00 2.a 1/2 1/2 (Txapeldunen Liga)
2000-01 4.a 1/2 1/2 (Europa League)
2001-02 4.a 1/32 1/2 (Txapeldunen Liga)
2002-03 6.a 1/32 1/4 (Txapeldunen Liga)
2003-04 2.a 1/4 1/8 (Europa League)
2004-05 1.a 1/32 1.a 1/8 (Txapeldunen Liga)
2005-06 1.a 1/4 1.a 1.a (Txapeldunen Liga) 2.a
2006-07 2.a 1/2 1/8 (Txapeldunen Liga) 2.a
2007-08 3.a 1/2 1/2 (Txapeldunen Liga)
2008-09 1.a 1.a 1.a 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a
2009-10 1.a 1/8 1.a 1/2 (Txapeldunen Liga) 1.a
2010-11 1.a 2.a 1.a 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a
2011-12 2.a 1.a 2.a 1/2 (Txapeldunen Liga) 1.a
2012-13 1.a 1/2 1.a 1/2 (Txapeldunen Liga)
2013-14 2.a 2.a 1/4 (Txapeldunen Liga)
2014-15 1.a 1.a 2.a 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a
2015-16 1.a 1.a 1.a 1/4 (Txapeldunen Liga) 1.a
2016-17 2.a 1.a 2.a 1/4 (Txapeldunen Liga)
2017-18 1.a 1.a 1.a 1/4 (Txapeldunen Liga)
2018-19 1.a 2.a atzeratua¹ 1/2 (Txapeldunen Liga)
2019-20 2.a 1/4 1/2¹ 1/4 (Txapeldunen Liga)
2020-21 3.a 1.a 2.a¹ 1/8 (Txapeldunen Liga)
2021-22 2.a 1/8 1/2¹ 1/4 (Europa League)
2022-23 1.a 1/2 1.a Ligaxka (Txapeldunen Liga)
Play-offak (Europa L.)
2023-24 2.a 1/4 2.a 1/4 (Txapeldunen Liga)
  • ¹ 2018-19ko Superkopa 2019ko abenduan jokatu zen eta 2019-20ko Superkopa 2021eko urtarrilean. Ordutik aurrerakoak urtarrilean jokatuko dira.

2023/2024 Taldea

aldatu

2023ko abuztuaren 28an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Marc-André ter Stegen
4   ATZ Ronald Araújo
5   ATZ Iñigo Martinez
6   ERD Gavi
7   AUR Ferran Torres
8   ERD Pedri
9   AUR Robert Lewandowski
10   AUR Ansu Fati
11   AUR Raphinha
12   ATZ Clément Lenglet
13   ATE Iñaki Peña
Zbk. Postua Jokalaria
15   ATZ Andreas Christensen
16   AUR Ez Abde
17   ATZ Marcos Alonso
18   ERD Oriol Romeu
20   ATZ Sergi Roberto
21   ERD Frenkie de Jong
22   ERD Ilkay Gündogan
23   ATZ Jules Koundé
24   ATZ Eric García
27   AUR Lamine Yamal
28   ERD Alejandro Balde

Utzitako jokalariak

aldatu
Zbk. Postua Jokalaria
-   ATZ Sergiño Dest (PSVn utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
-   AUR Vitor Roque (Athletico Paranaensen utzita 2023ko abenduaren 31 arte)
-   ATZ Julián Araujo (Las Palmasen utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
-   ERD Pablo Torre (Gironan utzita 2024ko ekainaren 30 arte)
-   ERD Pablo Torre (Gironan utzita 2024ko ekainaren 30 arte)

Ereserkia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «FC Barcelonako ereserkia»
Tot el camp
és un clam
som la gent Blaugrana
Tant se val d'on venim
Si del sud o del nord
ara estem d'acord
estem d'acord
una bandera ens agermana.
Blaugrana al vent
un crit valent
tenim un nom
el sap tothom
Barça, Barça, Baaaaaarrrrççaa
Jugadors
Seguidors
tots units fem força
són molts d'anys plens d'afanys
són molts gols que hem cridat
i s'ha demostrat
s'ha demostrat
que mai ningú no ens podrà tòrcer
Blaugrana al vent
un crit valent
tenim un nom
el sap tothom
Barça, Barça, Baaaaarrrççaaa
Zelai osoa
oihuka ari da
jende blaugrana gara
Berdin dio nondik gatozen
hegoaldetik edo iparraldetik
orain ados gaude
ados gaude
bandera batek batzen gaitu.
Blaugrana airean
oihu ausart bat
izen bat daukagu
denek dakite
Barça, Barça, Baaaaaarrrrççaa
Jokalariak
Jarraitzaileak
guztiok batera indarra egiten dugu
ahaleginez betetako urte asko dira
oihukatu ditugun gol asko dira
eta frogatu da
frogatu da
inoiz inork ezingo gaituela okertu
Blaugrana airean
oihu ausart bat
izen bat daukagu
denek dakite
Barça, Barça, Baaaaaarrrrççaa

Harrobia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak  
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal