Kulturen Forum Unibertsala 2004

Fòrum de les Cultures» orritik birbideratua)

Kulturen Forum Unibertsala 2004 (katalanez Fòrum Universal de les Cultures 2004) edota Bartzelonako Forum 2004a, Kulturen Forum Unibertsalaren lehenengo edizioa izan zen, 2004ko maiatzaren 9a eta irailaren 26a artean ospatu zena Bartzelonan. Ekitaldi hau antolatzeko ideia 1996.urtean sortu zen, orduan Bartzelonako alkatea zen Pasqual Maragallek ekitaldi erraldoi bat ospatzeko idea proposatu zuenean. 1997.urteko azaroan, UNESCOren 29.Batzar Nagusiak unanimitatez aprobatu zuen Bartzelonako Forum-aren proiektua. Aurrekontu osoa 324 milioikoa izan zen.

Forumeko eguzki plaka erraldoia,
Martinez Lapeña eta Torres arkitektoena

Bartzelonako Forum-a hiru ardatz nagusien inguruan ospatu zen: garapen jasangarria, bakea eta aniztasun kulturala. Gai hauek esposaketa, espektakulu, biltzar internazional eta aurkezpen bidez landu ziren. Horretarako, 30 hektareako lursail batean garatu ziren ekintzak, momentu zehatz honetarako eraikitakoa.

Ekitaldia luzatu zen 141 egunetan, 3.323.123 pertsona hurbildu ziren Fòrum-a ezagutzera. Azkenengo egunetan jendetza ugari bildu arren, bisita-kopuru osoa aurreiritzitakoaren ezpitik kokatu da, 5 milio bisitari izango zirela kalkulatzen baitzuten antolatzaileek. Fòrum-aren ekintza plan osoan, bai esparruaren barruan bai kanpoan, sei milio pertsonek hartu zuten parte.

Esparrutik kanpo antolatutako ekintzarik garrantzitsuenak Carlinhos Brown abeslariaren Karnabala eta Itsas-festibala izan ziren.

Ekitaldiaren antolatzaileak aldatu

Bartzelonako Udalak, Kataluniako Generalitateak, Espainiako Gobernuak eta UNESCOK antolatu zuten ekitaldia. Fòrum-a ospatu ostean erakunde bat sortu zen, aurrean aipatutako lau entitateek osatuta, edifizioaren etorkizuneko funtzioak kudeatzeko asmoz.

Konferentziak eta parte-hartzaileak aldatu

246 GKE-k parte hartu zuten, eta horien artean Save the Children, Manos Unidas eta Intermón Oxfam dira nabarmenenak. Era berean, NBEaren nazioarteko organismoak, UNESCO, UNHCR edota Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea. Bidezko merkataritza eta bestelako proiektuak sustatzeko hartu zuten parte aipatutako erakundeek.

Biltzarrak eta konferentziak 2.400 baino gehiago izan ziren, mundu osoko pertsonaia politikoak, kulturalak, espiritualak eta zientifikoak bildu zituena. Mikhail Gorbatxev, Luiz Inácio Lula da Silva, Angelina Jolie, Rigoberta Menchú, Carlos Fuentes, José Saramago, Salman Rushdie, Pedro Duque, Lionel Jospin, Romano Prodi, Valéry Giscard d'Estaing, Frank Gehry edo Felipe González dira nabarmenenak.

Foruma bukatzean, gutun bat idatzi zen, non ekitaldi osoan zehar batutako ideia guztiak bildu ziren. Gutun horri Bartzelonako Deklarazioa deitu zitzaion, eta bertan hainbat konpromiso eta ideia ere batu ziren.

Haste eta bukatze diskurtsoetan Espainiako errege Joan Karlos I.a eta Espainiako Gobernuko lehendakari Jose Luis Rodriguez Zapatero izan ziren, bai eta Kataluniako presidente Pasqual Maragall, Bartzelonako alkate Joan Clos eta bestelako pertsonaia batzuk ere.

Fòrum-aren esparrua aldatu

Fòrum-aren esparrua Besós ibaiaren bokalearen ondoko lursoil batean kokatu zen, itsasoaren parean eta itsasertzeari irabazitako espazio batean, Bartzelona eta Sant Adrià de Besòs hirien arteko gune baten. Ekitaldirako espresuki eraiki zen esparru hau. Edifizio handiak eraiki ziren: Edifici Fòrum eta Bartzelonako Nazioarteko Biltzar-gunea.

Eraikinen ondoan, 16 hektareako plaza erraldoi bat sortu zen, munduko bigarren plazarik handiena, hain zuzen ere. Hor ekitaldiaren ekintzen parterik handiena garatu ziren. Plaza horretan bertan panelez osatutako egitura handi bat sortu zen, energia xurgatzeko eta argindar iturri berreiztagarriak bultzatzeko.

Fòrum-aren esparruan, kirol-portu handi bat ere sortu zen, non erakusketa ugari, zirku-espektakulu eta kabaretan ospatu ziren. Era berean, jatetxe-gune eta jolasguneak ere antolatu ziren. Gune honetan, "Xi'an-eko gudariak" deituriko esposaketarik garrantzitsuena antolatu zen.

Orainaldian, Fòrum-aren esparruak ekintza kongresualak eta negozio-ekintzak uztartu nahi ditu, turismo eta aisiarako helburuak ere garrantzitsuak direlarik. Bestalde, askotan kalifikatu da gune hau hotza eta larregi handia dela. Hala ere, eraikin askok arkitektura-sari ugari jaso dituzte.

 
Nazioarteko Biltzar-gunea

Fòrum-aren inguruko polemika aldatu

Ekitaldia kontrobersia handikoa izan zen. Alde batetik, eraikuntza kostu handiak kritikatu ziren, 324 milioi eurokoak, hain zuzen ere; baita ekitaldiak ezkutatzen zituen helburu espekulatiboak ere(hori diote kritikoek). Bestalde, talde ekologista ugarik ekitaldia kritikatu zuten, honek kostaldean eragindako ingurugiro inpaktuagatik.

Sarreren prezio handia ere kritikatu zen. Sektore kritiko askok ere multinazionalen parte-hartzea kolokan jarri dute: Indra, arma-industriarekin duen loturagatik; Nestlé, hirugarren munduko umetxoentzat egiten duen esne-merkantilizazio handiagatik, eta ENDESA, Chileko indigenen lurretan burutzen duen presagatik.

Kanpo estekak aldatu