Eztei martxa (Mendelssohn)

Eztei martxa (1842) (Hochzeitsmarsch) Felix Mendelssohn alemaniar musikagile eta musikariak idatziriko musika lan bat da, Uda-gau bateko ametsa izenburuko balletaren atala; ballet hori izenburu bereko William Shakespeare antzerkigilearen antzezlanean oinarrituta zegoen.

Eztei martxa (Mendelssohn)
Jatorria
Argitaratze-data1842
Ezaugarriak
Genero artistikoamartxa musika eta wedding march (en) Itzuli
TonoaDo maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daUda gau bateko ametsa
Bestelako lanak
MusikagileaFelix Mendelssohn

Mendelssohnen "Eztei martxa"ren partitura.

Martxaren tema.

EzaugarriakAldatu

Martxa hau mendebaldeko ezteietan gehien erabiltzen den musika da. Normalean organoz jotzen da emaztegaia sartzen denean eta, baita ere, ezkontza bukaeran. Herrialde anglosaxoietan ere ezkontza bukaeran jotzen da eta beste hauekin batera: Richard Wagnerren Lohengrin operaren amaierako "Eztei korua" eta Jeremiah Clarkeren "Danimarkako printzearen martxa".[1]

HistoriaAldatu

1842an sortua oso ezaguna egin zen Viktoria Erresuma Batukoa eta Frederiko III.a Alemaniakoa izango zenaren ezkontzarekin, 1858ko urtarrilaren 25ean. Laster Europa osoan zabaldu zen ezteietako musika gisa. Dirudienez, emaztegaiaren ama Mendelssohnen zale sutsua zen.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Emmett, William (1996). The national and religious song reader. New York: Haworth Press. 755 or. ISBN 9780789000996.[1]
  2. https://lluviadearroz.es/cual-es-el-origen-de-la-marcha-nupcial/

Kanpo estekakAldatu