Sarrera hau oker dago.

Euskaraz 'Txoka' hitzak ez du esanahi generikorik, ez bada Carduelis (Acanthis) generoko ZENBAIT espezierena. Bidegabe esleitu zaio hitzari Carduelis generoko espezieen izen generikoa izatea; ez da hala, ordea.

Txoka, euskaraz, Carduelis (Acanthis) cannabina baizik ez da berez. Europako beste hiru espezie (Carduelis hornemanni, C. flammea eta C. flavirostris) euskaraz bataiatu beharrak ekarri zuen Txokari 'Txoka arrunt' esatea.

Baina horraino iritsi dira aldaketak. C. carduelis eta C. spinus ez dira txokak. bata karnaba, kardantxuloa, kardelina da, eta bestea tarina. Kitto.


Bestalde, argazkiko txoria ez da txoka, karnaba da. -—Aurreko iruzkin sinatugabea 194.30.48.251 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 10:14, 2015 otsaila 13).

Artikulua Lur Hiztegitik hartu zuten. Euskal wikipediarentzat iturri fidagarria (bere arazotxoak dituela ondo dakigu arren) den Euskaltermen arabera, 'txoka' eta Acanthis sinonimoak dira. Bestetik, ornitologian ezaupideak badituzu, apuntatu, wikipedian zure beharra dugu eta (egun ditugun artikuluen sortzaileok erabat amateurrak gara eta). --Marklar (eztabaida) 10:37, 13 otsaila 2015 (UTC)
Nere ustez, artikulu honen izena Carduelis izan beharko litzateke (gainerako wikipedia gehienetan bezala). 'Txoka' sarrerarekin, berriz, honen pareko artikulua egin [1], edo 'Txoka arrunt' artikulura birzuzendu beharko litzateke. --Xirkan (eztabaida) 14:00, 13 otsaila 2015 (UTC)
Izen arrunta existitzen denean, horixe erabiltzea bozkatu zen 2006. urtean. Hemen bozketa. --Assar; (erantzun hemen) 15:10, 13 otsaila 2015 (UTC)
Txoka sarrera aldatu eta Carduelis artikulua sortu ditut. Antza denez, genero honen barnean taxonomia aldaketa handiak izan dira (beste lau genero berri sortu dituzte). Beti ere, oraingo edukia nahiko zuzen dagoela uste dut. --Xirkan (eztabaida) 01:00, 16 otsaila 2015 (UTC)
"Txoka" orrira bueltatu.