Eztabaida:Saturno

Eztabaida:Saturno (planeta)» orritik birbideratua)
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Saturnus edo Saturno? aldatu

Zergatik Saturnus? Elhuyar hiztegiaren arabera euskarazko izena Saturno da. Dena Saturnora pasa beharko litzateke? Keta 12:00, 15 Urtarrila 2006 (UTC)

Bai Saturno da izen egokia. Kabri, (erantzunak hemen) 12:15, 15 Urtarrila 2006 (UTC)
Theo izan zen izena aldatu zuena. Bere ustetan euskaltzaindiak izenak gaztelaniatik hartu ditu inolako eztabaidarik gabe eta gu, entziklopedistak, gara izen zuzena aukeratu behar dugunak. Izan ere, Saturno hegoaldeko batentzat zentzua izan dezake, gaztelaniaz izen berbera bait du, baina iparraldeko batentzat ez du inolako zentzurik. Honi Theok euskainola deitzen zion eta euskara neutroago bat ezartzea nahi zuen. --ziberpunk 13:48, 15 Urtarrila 2006 (UTC)
Ba horrela ikusita ez dago gaizki. Agian Saturnus egokiagoa litzateke. Orduan Uranus eta Neptunus baita ere, suposatzen dut. Beno jarri nahi duzuen moduan. Eskerrak redirect daukagula ;) Keta 14:12, 15 Urtarrila 2006 (UTC)
Beno, hau denon artean adostu beharko genuke. Nire ustetan Theori puntu honetan ez zitzaion arrazoirik falta eta hala egitea adostu genuen. Gero Theok proiektua utzi zuen eta adostutakoa airean gelditu zen. Proposamena laburtuta jatorrizko izenak erabiltzea zen. Honek euskaltzaindiaren kontra joatea suposatzen du, eta hegoaldeko jendearentzat arraroa izan daiteke, baina redirect hauekin arazoa murrizten da. Beraz, oinarriko izen moduan zer hartuko dugu, jatorrizkoa ala euskaltzaindiak diona? --ziberpunk 14:45, 15 Urtarrila 2006 (UTC)
Bai agian arrazoi du Theok, baina zer egin behar dugu? Batzuetan Euskaltzaindian oinarritu eta besteetan ez? Gainera, bera izango da Iparraldeko lankide bakarra ezta? eta uztailetik ez du bizi seinalerik eman :S Kabri, (erantzunak hemen) 16:07, 15 Urtarrila 2006 (UTC)
Bai, proiektua utzi du Theok, baina hori ez du garrantziarik. Asuntoa da ahalik eta entziklopediarik onena egitea, eta euskaraz, euskaldun guztientzako. Proposamena goian jarri dudana zen. Euskaldunak ez diren izenen kasuetan jatorrizkoak erabiltzea. Hau gehienbat latinetik eta grekotik datorren izenak dira (Saturnus, Uranus, baina eguzki/eki, ilargi etab.)
Beste arlotan gauza bera egin, adibidez, filosofia hitzaren ordez, philosophia (gaztelaniaz filosofía, frantsesez philosophie, ingelesez philosophy eta greko klasikoan (jatorrizkoa) Φιλοσοφία (transliterazioa: philosophia). Argi dago euskaltzaindiak gaztelaniatik hartu duela ortografia, proposamenak dio grekotik hartzea. --ziberpunk 18:55, 15 Urtarrila 2006 (UTC)

Bai baina, philosophia euskaraz gaizki idatzia dago, agian pilosopia baina erabiltzen ez diren hitzak dira. Dagoen bezala uztea hobe dugu, bestela euskara ez den hizkuntz berri bat sortuko dugu. Saturno, Urano eta honelakoak gaztelaniaz bezala diren izen propioak, birzuzenketa bat ipini dezakegu eta jatorrizko izenera eraman: Uranus eta Saturnus. Izen zientifikoetara hai zuzen ere. Baina beste izen guztiak dauden bezala utzi, nere ustez. --Kabri, (erantzunak hemen) 19:21, 15 Urtarrila 2006 (UTC)

Nire iritziz Saturnus, Uranus eta Neptunusena ondo dago, baina besteak, filosofia adibidez, dauden bezala utzi. Kabrik dioenarekin bat nator. Keta 10:08, 16 Urtarrila 2006 (UTC)
Nire iritziz Euskaltzaindiak dioena kontutan hartu behar da, nahi edo ez. Bestela bakoitzak bere euskalkian idatzi dezake edo hitzak asmatu. Beti egiten dugu transliterazio bat, adibidez atzerriko leku izenekin, non ditugun soinuen arabera moldatzen dugu (adibidez, gure Reykjavik eta islandes baten Reykjavik ez dute soinu bera egiten ahozkatzerakoan). Beraz nire ustez planeten izena Saturno, Urano, Neptuno eta Plutoi dira eta jainkoena Saturnus, Uranus, Neptunus eta Pluto. —Theklan 10:14, 16 Urtarrila 2006 (UTC)

Orduan zer? Taula pare bat egin ditut, baina ez dakit zer jarri goian, Saturno edo Saturnus, eta Urano edo Uranus? Keta 11:04, 18 Urtarrila 2006 (UTC)

Ba ez dago argi, ez gara akordio batera heldu, beraz, ez dakit nola hartu behar dugun erabakia :\ --ziberpunk 12:32, 18 Urtarrila 2006 (UTC)
Nik uste dut errazagoa dela Saturno jartzea, ze bestela f fonema duten hitz guztiak ph-z aldatu beharko genituzke, fonema hori latinotik hartua delako... gainera eguzki sistemako satelite guztiak ere izendatzeko sistema bera erabiliko bagenu hau nahikoa konplikatuko litzateke.—Theklan 12:40, 18 Urtarrila 2006 (UTC)
"Saturno" orrira bueltatu.