Gaztelerazko esamoldeak aldatu

Kaixo! Beno, artikulua oso ondo geratzen ari da, txiste-berdeak eta guzti! Azpian agertzen diren sarpena izendatzeko beste moduak ondo dago, baina ez dakit zergatik agertu behar den gazteleraz ere. Beste hizkuntza batzuetan sartzen baldin bada ondo, baina bestela agian soberan dago, ezta? -Theklan ·   ·   15:39, 27 Maiatza 2010 (UTC)

Bai, egia esan ez zen nire hasierako asmoa gaztelerazkoak bakarrik jartzea (ulertzen dut zer esan nahi duzun eta bat nator zurekin), baina hasiera batean kostatu zitzaidan frantsesez eta ingelesez aurkitzea, eta horrela utzi dut. Ea osatzen joaten naizen.---Joxemai; (erantzunak) 15:44, 27 Maiatza 2010 (UTC)

2010-05-30 aldatu

 
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:  
  • Kalitatea:  
  • Erreferentziak:  
  • Wikituta:  
  • Gramatika eta ortografia:  

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2010-06-26.


Hasierako argazkia aldatu

Beharrezko al da irudi hain grafikoa erabiltzea artikulua irudikatzeko? Benetako argazkia erabiltzen duen Wikipedia bakarra gara, besteek marrazkiak erabiltzen dituzte. Ez dakit nik adin txikikoak maiz ibiltzen diren tokian holako argazki bat jartzea egokia den. -Zariquiegui 20:30, 7 Ekaina 2010 (UTC)

Marrazkia goian, hobe. --Orereta (erantzunak) 17:05, 12 Uztaila 2010 (UTC)


Pornografia eta koitoaren mitologia aldatu

Emakumearen sarpen anizkoitzak maiz agertzen dira pornografian. Irudian, baginatik eta uzkitik egiten zaio sarpena, beste batzuetan emakumeak ahotik felazio bat ere egiten dio aldi berean beste gizon bati. Koitoa, sexu harremanetako ekintza moduan, pornografiaren osagai nagusienetako bat da.

Halaxe dio, eta hala ongi dio, baina nagusienetako gaizki da, nagus6iena gaizki da: nagusi eta kito; beraz, nagusietako behar du.*

Ama alabarekin medikuarengana joan eta alabak aluan mina daukala esaten dio... (lauki berdea) Medikuarengana gaizki da. Halakoez mintzo garelarik, hitzorduaz aritzen gara; beraz, medikuarenera. Medikuarengana ongi da mediku den batengana joaten garelarik, badakigu mediku dela, edo norbaitek badaki norbait mediku dela eta bertze batzuei erran die norbait medikuarengana joan dela, halako etxeren bateko besta batean edo, filmetan edo. Baina halako egoera gutartean ez da gertatzen ohi: gehienok kontsultaz aritzen gara. Hortakotz, medikuarenera.Norastorgarlensiu.

—Aurreko iruzkin sinatugabea 92.190.70.83 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

"Sarpen" orrira bueltatu.