Eztabaida:Jondoni Joanes Batista eliza (Donibane Lohizune)

Elizaren izena aldatu

Jondoni Donibane Bataiatzailearen elizaren izena desegokia dela uste dut. Izan ere, San Joan Donibane-ren bertsua da. Hortaz, Jondoni (kristaudiaren lehenengo doneekin erbiltzen den izena) San bezalakoa denez, Jondoni soberan egongo litzateke Donibane izenarekin. Ene iritziz, Donibane Bataiatzailearen eliza izen zuzena da. —Aurreko iruzkin sinatugabea 95.16.118.32 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-07-07, 22:07).

Euskara batuan, proposatu duzun izena ez da egokia. Ikus Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 66. araua (Santutegiko izen ohikoenak). Donibane («San Joan» esan nahi zuen Done Ibane izenetik eratorria) toponimiarako eta jaiegunerako forma da; Joan eta Joanes dira santuaren izenerako aukera bakarrak.
Bestalde, San jarri ordez Jondoni ezartzea egoki litzateke, baldin eliza horretarako hala erabiltzen dela frogatzen bada (Euskaltzaindiaren 125. araua: San, santu, done eta besteren erabilera).
Beraz, aldatzekotan (baldin eliza horretarako Jondoni eta Joanes erabiltzen direla frogatzen bada), Jondoni Joanes Bataiatzailearen eliza izenera alda liteke; baina San Joan Bataiatzailearen eliza izenak ez du akatsik. --Xabier Armendaritz   2013-07-08, 08:53 (UTC)
Badakit, San Joan Bataiatzailearen eliza izena egokia dela; baita Jondoni Donibane Bataiatzailearen eliza izena desegokia dela ere. Donibane Bataiatzailearen eliza izena proposatu nuen Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 66. araua ez nuelako ezagutzen.
Mila esker zure azalpenengatik. —Aurreko iruzkin sinatugabea 95.16.91.166 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-07-09, 11:08).
Kaixo. Euskaltzaindiak, goian aipatu dudan 125. arauan, hauxe dio hitzez hitz:
« Euskara batuan San / Santa erabiltzen dira eskuarki santu izenekin: Santa Elisabet, Santa Katalina, San Simon, San Frantzisko... Hau da, beraz, gomendio nagusia. »
Eliza horren izenean San gomendatuaren ordez Jondoni ezartzeko, lehenik frogatu egin behar da eliza horretarako badela tradizio bat, erabilera bat, eskuarki erabiltzekoa den San formaren ordez Jondoni erabiltzea oinarritzen duena. Halako frogarik inork ekarri ez duenez eta neronek ere aurkitu ez dudanez (bila aritu bainaiz, alferrik), San Joan Batailatzailearen eliza formara ekarri dut atzera.
Inork froga hori ekarri ezean, ez aldatu, mesedez. --Xabier Armendaritz   2013-07-09, 11:15 (UTC)
Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 66. araua irakurri dut eta eliza hau Bataiatzailearena denez, beharbada Joan izena desegokia da eta Joanes jarri beharko litzateke. Ene aburuz, San Joanes Bataiatzailearen eliza izena zuzena izango litzateke. —Aurreko iruzkin sinatugabea 95.16.91.166 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-07-09, 11:21).
Herria aldizkarian hainbat aipu aurkitu ditut, Jondoni Joanes Batista/Batixta eliza izenarekin. Aldatzera noa. --Xabier Armendaritz   2013-07-09, 11:27 (UTC)
"Jondoni Joanes Batista eliza (Donibane Lohizune)" orrira bueltatu.