Eztabaida:Saltsa bizkaitar

"Bizkaiko saltsa", zergatik ez? -Erunberri (eztabaida) 12:45, 7 urria 2018 (UTC)

Arratsaldeon Erunberri. Nik aldiz "Bizkaitar saltsa" lehenetsiko nuke, baina ez naiz filologoa.-Oraina (eztabaida) 16:16, 7 urria 2018 (UTC)
Gabon Oraina. Nola esaten duzu orduan? "Bizkaiko Diputazioa" ala "Bizkaitar Diputazioa"? -Erunberri (eztabaida) 22:06, 7 urria 2018 (UTC)
Nik Diputación de Bizkaia eta Salsa vizcaína kontzeptuak ez ditut berdin esaten euskaraz. Bizkaitar saltsa edo saltsa bizkaitarra jarriko nuke, baina ez Bizkaiko saltsa. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:21, 7 urria 2018 (UTC)
Iker Martinez Berriako gastronomoaren errezetan, Bizkaiko saltsa. -Luistxo (eztabaida) 06:39, 8 urria 2018 (UTC)
Eneǃ zelako nahaste-borrastea sortu duzun Erunberriǃ ;). Bizkaiko kostaldeko zaharrek Bizkaitar saltsa lehenesten dutela esango nuke, baina batek daki zein den jasoena eta zuzenenaǃ-Oraina (eztabaida) 10:40, 8 urria 2018 (UTC)
"Salsa a la vizcaína" sinonimoa duela uste dut. Agian "saltsa Bizkaiko-erara" edota "bizkaitarren-erara"? -Erunberri (eztabaida) 15:35, 10 urria 2018 (UTC)
Bacalao a la vizcaína Bakailaoa Bizkaiko erara daukagu -Lainobeltz (eztabaida) 15:41, 10 urria 2018 (UTC)
Eskerrik asko, Lainobeltz! -Erunberri (eztabaida) 20:47, 10 urria 2018 (UTC)
"Salsa a la vizcaína" esango nuke ez dela existitzen, "salsa vizcaína" bai. "Bizkaiko saltsa" okerra da, "Errusiako entsalada" okerra den bezala. Beste saltsa batzuen izenak ikusteko, begiratu Elhuyar (saltsa bearnes, saltsa bolognar, saltsa tartariar) edo Zehazki (tartariar saltsa).--Assar; (erantzun hemen) 11:30, 11 urria 2018 (UTC)
Okerra da, adierazpen kategorikoaren ondoan, erreferentzia batekin ilustratu daitekeen adibide bakarra Berriakoa da (gorago emana), eta hori Bizkaiko saltsa da. -Luistxo (eztabaida) 07:04, 15 urria 2018 (UTC)
Euskaltermek "Salsa + gentilizioa" dituen guztien ordain gisa "Saltsa boloniarra", "saltsa bearnesa", "saltsa amerikarra", "saltsa siziliarra"... ematen du. Beraz logika hori jarraituta zuzenena "Saltsa bizkaitarra" izango litzateke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:10, 15 urria 2018 (UTC)
Saltsa bizkaitar edo bizkaitar saltsa oso erabilia da: Hemen adibideak Supro23 (eztabaida)
@Luistxo, eman ditut erreferentziak: Elhuyar eta Zehazki hiztegietakoak. Elhuyar eta Zehazki hiztegietako erreferentzien aurrean, Berriaren erreferentzia autoritate handiagokoa den, hori beste kontu bat da. Kontuan izanda Supro23k erakutsi dituen beste adibideak, ez dakit zergatik Berriakoak izan beharko lukeen hobea. Nire ustez, hiztegietakoak erabili behar dira. --Assar; (erantzun hemen) 09:07, 15 urria 2018 (UTC)
Hemen Elhuyarren mezua -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:48, 15 urria 2018 (UTC)
Lagun @Assar:: hiztegiek saltsa bolognar hobesten dutela ikusten dut, hori hitzez erabiliko duen amaren semerik edo aitaren alabarik egon ez arren; baina zuk diozuna, Errusiako entsalada edo Bizkaiko saltsa oker daudela aurrekotik ondoriotzatzen denik, asmakizuna dela iruditzen zait.-Luistxo (eztabaida) 10:49, 15 urria 2018 (UTC)
Saltsa ederra lortu du Erunberrik. Kar-karǃ Beno ba ikusita ikusitakoa ez dakit zein den izen egokiena. Berdin geratu naiz.-Oraina (eztabaida) 16:38, 15 urria 2018 (UTC)

Gipuzkoar saltsa, izen dotore eta egokiena. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:14, 15 urria 2018 (UTC)

"Saltsa bizkaitar" orrira bueltatu.