Judutar izena gurean guztiz berria ez izanagatik (engoitik Haranederrek erabili zuen Judutar hori, XVIII mendean, bere Evangelio sainduan), Judu xoila egokiago eta xuxenago dela deritzat nik. Ekharri ere, ezer berririk ez dakharke -tar horrek (Judutar = Judu), eta gainera suffixuaren hedakeria baizik ez da (halakoxe mustrokidea darabila Haranederrek berak: saduceuarrak!).
Ez dut aldatu, bertze zenbait artikulutara estekaturik baitago eta ez bainuke korapilorik egin nahi! :-)
- Aldatuta :). Estekak ez zuen artikulua oraindik, beraz ez zegoen inolako arazorik aldatzeko.