Eztabaida:René Descartes

Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Ehem, nehork *Cartesia non othe dagoen erranen? Batzuren irudimen beroxkoagatik ere (Erdal -ano guztiei bere "-arra" ezarri nahi baiteraueze, ;-p ), Euskal -(T)AR suffixua herri-, hiri- eta, oro har, toki-izenei berretzen zaie, ez neholatan ere adjektivoei*. Réné Descartes philosophoaren izen Latinezkoa Renatus Cartesius dugu , eta hortixek adjektivoa: Angl. cartesian, Fr. cartésien,Deutsch Gora kartesisch,... Systema ez da nehongoa (ez da Cartesiako herritarra), Réné Descartes/Cartesius philosophoaren deithuratik eratorria baizik. Beraz "koordinatu-systema kartesianoa" edo, demotikoz, "koordinatu-sistema kartesianoa".

  • Bada, izan ere, bertzelakorik; baina ez Subst/Adj + -(T)AR typokorik, baina bai Subst/Adj + -en + -(T)AR typokorik: geure buruentar, harent(i)ar,... Halakotz, bide horri ekhin nahi bagintzaitza, *Cartesiusentar genduke eta... ez nuke nik halakorik lotsagorritu gaberik erabiliko! :-))
Ba, hemen ere euskalterm-en itzulpena erabili nuen, eta bertan zure ingeles eta frantses itzulpenez gain, Kartesiar erraten du euskararen kasuan. Ez daukat zuk diozuna ezezteko ezagutzarik, bainan euskalterm iturri fidagarritzat hartu ohi dut. Euskalterm gaizki dagoela frogatzeko daturik baduzu ez dut inolako arazorik iturri moduan deusezteko. Iturri hoberik baduzu mesedez esan :) --ziberpunk 20:38, 4 Apr 2005 (UTC)

Ez dut zakhar aritu nahi; baina, eztabaidetan (eta mundu zivilizatu orotan gauza oroz izaten dira eztabaidak), arrazoinak erabiltzen dira. Herri batzutan, arrazoinik ez, baina aitzitik authoritatea ekhartzen ohi da berme. Nik neuronek, ez dut horrelakorik egiten, arrazoinzalea bainaiz, ez authoritatezalea. Kartesiar hitzaren erabiltzea kritikatu badut, hitzori adiera horretan erabiltzea Euskararen araurakoa ez delako egin dut. Ez diot ez-dakit-zein Akademiaren edo ez-dakit-nongo erakunderen arauei egokitzen ez zaiela, edo nehork nehoiz erabili ez duela, Euskaraz xuxen ez dela baizik. Eta hori baieztatzeko, ez darabilat ezeinere dogmarik, ezeta ezein gaineko authoritaterik ere, arrazoina eta Euskal grammatika ditut berme. Edozein Euskaldunek egin ahal dezakeena (egin ere, egin behar lukeena) egiten dut nik: kritikatu. Kartesiar hitzak, Euskaraz, "Kartesiako herritarra" baizik ez luke adi erazten. Konzeptuak-eta ez dira -(t)ar. Diglossikoek -ano suffixua (gurean erro hazkarrak dituena) erabiltzearen lotsa direla, OK. Zertan hunkitzen gaitu horrek enzyklopediazaleok? Berriz ere erranen dut: Enzyklopedia Librea da Wikipedia. Ez da ezeinere erakunderen instrumenta, ez nehongo Akademiaren proprietatea. Oraingotz, bego. Theo, 2005-4-10

Copyright arazoa? aldatu

  • Komentatu dit nere filosofiako irakaslea Descarteseko textu hau Batxi 2ko "Filosofiaren historia" liburutik aterata dagoela Zubia Santillana argitaletxekoa, beraz Copyright eduki daiteke. Ez dut izan aukerarik komprobatzeko, norbaitek aukera baldin badauka, egin dadila mesedez... Agur!!
"René Descartes" orrira bueltatu.