Eztabaida:Patxi Zapiain

Latest comment: duela 3 urte by Joxan Garaialde

Aupa, lagunok!

Atzo edo, Patxi Zapian Sarasola artikulua sartu nuen, eta ikusi dut, norbaitek infotaula sartu duela. Ongi. Baina infotaulan EAJko kide bezala agertzen da, eta ez zen EAJkoa izan. Egia da, zinegotzi alderdi horrekin joan zela, baina independiente bezala; gero, aldendu egin zen, nire ustez, Aralar ingurura. Dena den, ziur ez nagoenez, nahiago nuke EAJren aipamen hori kenduko balitz, eta nik ez dakit nola kendu—Joxan (eztabaida) 20:13, 23 otsaila 2021 (CET)Reply

Kendu dut aipamena, Wikidatatik egin behar zen. Marklar2007 zuk egindako aldaketa izan zenez, aipatzen zaitut. Theklan (eztabaida) 20:17, 23 otsaila 2021 (CET)Reply
Iturria Irungo Udalaren webgunea zen, baina independentea bazen bale, arazorik ez.-Marklar (eztabaida) 20:34, 23 otsaila 2021 (CET)Reply
Txokotik ekarria: Norbaitek kendu datua Wikidatatik, baina orain artikuluak dio zinegotzi izan zela, norekin adierazi gabe. EAJrekin zinegotzi izan bazen, independente bezala, hori ez aipatzea ere... Nik ez dakit gizonaz ezer, hemen esandakoaz aparte, baina uste dut datua ez dela ezkutatzekoa. -- Luistxo
Luistxok dioena egia da. Aldatu eta sartu dut "EAJko zerrendan independente gisa aurkeztuta" Beste aldetik, bi gauza gehiago aipatu nahiko nituzke. Bat, artikuluaren izenburuan, bigarren abizena kendu egin da; ez dakit hori horrela erabakita ote dagoen, berria bainaiz, baina nire iritzia da ez liratekeela 2. abizenak kendu beharko, nik behintzat ez dut nire amaren abizena saltzeko. Bi, artikuluaren hasierako aipamenean, horrela jarri da Francisco "Patxi" Zapiain Sarasola. Egia esan, ez dakit Francisco edo Patxi zuen izen "ofiziala". Ez dakit ofizialki euskaratu zuenetz; mundu guztiak Patxi deitzen ziola baino ez dakit. Ahaleginduko naiz hori argitzen.—Joxan (eztabaida) 11:30, 24 otsaila 2021 (CET)Reply
"Patxi Zapiain" orrira bueltatu.