Landagune hitza ez da inongo hiztegitan agertzen: ez Harluxet entziklopedian, ez 3000 hiztegian, ez Arkitektura Hiztegian, ezta Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ere. Gainera, Googlen "landagune" bilaketa eginda (hemen) landagune hitza hainbatetan agertzen da, baina beste esanahi batekin hirigune-ren aurkakoa, hots, baserri edo landetxe multzo bezala. Horretaz gain, hiztegi eta testuetan agertzen den hitza "paisaia" da.

Agian, euskaraz hitz bat asmatu beharko litzateke kontzeptua adierazteko ("oraingoa" aproposa ez bada uste badugu), baina hau ote da egokia? "Landa" landare eta nekazari munduarekin lotua dago (ikusi hemen) eta ez da germaniar hizkuntzetako "land" hitzaren baliokidea.

--josugoni (erantzun hemen) 14:39, 18 Martxoa 2007 (UTC)

Hobe Inguru edo Inguralde, 3000 hiztegian irtetzen den bezala. Kabri, (erantzunak hemen) 20:02, 18 Martxoa 2007 (UTC)
"Landagune" terminoa erabat asmatu berria da. "Paisaia" terminoaren sinonimoa bada, nik "Paisaia" erabiltzekoren alde nago. Izan ere, Hiri-paisaia bada, eta nahiko erridikulua gertatuko litzaidake "hiri-landagunea" esatea. Hizkuntzaren sormena lantzearen alde nago, baina uste dut kasu honetan sortzailea ez dela fin ibili. --Unai Fdz. de Betoño 11:44, 12 Ekaina 2007 (UTC)
Ba "Paisaia" terminoa jarri beharko da. Ez duzue uste? --Zazpi 15:18, 13 Azaroa 2007 (UTC)
"Paisaia" orrira bueltatu.