Eztabaida:Odonatu

Latest comment: duela 4 urte by Xirkan
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

"nahiz eta berez horiek Anisoptera infraordenakoak baino ez izan"

Ez nago ados.

Bi subordenak hizkuntza arruntean hitz arruntez bereiztea aukera bat da, ez da berezko auzia. Gazteleraz modu batean egin zuten: hitz jator bakarra ('caballito del diablo') zigopteroetarako erreserbatu, eta anisopteroetarako eta, generiko moduan, odonato guztietarako, hitz kultua mailegatu:('libélula'): lat. libellula, libella, libra.

Gaztelera jatorrez, 'caballito del diablo' edozein odonatori esaten zaio. Zigopteroetarako gordetzea kultismoa da, entomologoek beren komenientziara proposatutakoa.

Beraz, artikuluan datorren goiko esaldi horrek gazteleraz balioko luke, baina ez euskaraz. Ez behintzat oraindik; entomologoak eta hiztegigintza mintza bitez.

Guk ere euskaraz berdin egin behar al dugu? Nire ustez, argi dago ez dagoela premiarik, baina, nolanahi ere, hautuzko zerbait da, ez berezkoa. Hitz jator dezente ditugu horretarako: burruntzi, txitxi-burruntzi, sorgin-orratz, mari-orratz... Ez dezagun mimetismo hutsez joka.

Rafa

--217.127.98.147 14:02, 5 Uztaila 2011 (UTC)

Zure proposamena zein da, orduan? Gogoan izan alda dezakezula artikulua! -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:14, 5 Uztaila 2011 (UTC)
Kepa Altonagak artikulu honetan Sorginorratz erabili zuen Zygopteroak izendatzeko eta Txitxiburduntzi Anisopteroentzat.--Xirkan (eztabaida) 14:35, 25 abuztua 2012 (UTC)

- Kepa Altonagak egindako hautuak, Sorgin-orratz = Zygoptera eta Burruntzi = Anisoptera, bide egin du urte hauetan, eta nahiko onarturik dagoela dirudi.[1] [2] [3]. Lan horietan, eta beste batzuetan ere, odonatu hitza erabiltzen dute Odonata ordenako intsektuak euskaraz izendatzeko. Hori dela eta, artikuluaren izenburua aldatzea erabaki dut.--Xirkan (eztabaida) 16:37, 23 iraila 2019 (CEST)Reply

"Odonatu" orrira bueltatu.