Eztabaida:Odon Apraiz

Pertsonaiaren izena: Odon Apraiz, eta ez Odón Apraiz

Ez dakit azalpen berezirik behar den nahiko ebidentea dena justifikatzeko, baina badaezpada hona hemen azalpena: "Odon Apraiz" jaunaren izena, euskaraz azentu gabe idatzi izan da: hala idazten zuen Odon Apraizek berak euskaraz ari zenean, eta hala ageri da Henrike Knörr-ek idatzitako biografietan ere, halaber Zubitegian, eta beste toki ugaritan (ikus loturak). Izatez euskarazko Wikipedian Apraizen sarrera lehenengoz idatzi zenean 2006. urtean, azentu gabe idazi zen. "Odón" forma (azentuduna), 2008-12-14ko edizio batean Zariquiegui lankideak sartu zuen, azalpenik eman gabe, eta geroztik hala egon da. Baina esandakoarekin uste dut argi geratzen dela euskaraz "Odon" dela forma egokia. Besterik litzateke gaztelaniazko Wikipedian Apraizi buruzko sarrera eginez gero. Baina hau ez da gaztelaniazko Wikipedia, euskarazkoa baino.

"Odon Apraiz" orrira bueltatu.