Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Aupa wikizaleok,

Euskaltzaindiaren arabera hitz hau ez da egokia eta Marte da haiek proposatzen dutena.


--83.177.54.222 10:41, 16 Otsaila 2006 (UTC)

Marte edo Martitz

aldatu

Aupa, eztabaidatu beharko genuke ea Marte edo Martitz den. Harluxet hiztegi entziklopedikoan Martitz bezala agertzen da, eta batzuek diotenez euskaltzaindian Marte bezala agertzen da. Bueno, begiratu dut eta Jagonet zerbitzuan Martitz ageri da (pertsona-izen bezala, baina), latineko Martisetik eratorria. Nire ustez Martitz da euskarazko izena, beti ikusi dut horrela eta ikastolan ere horrela erakutsi ziguten.

Erdal hizkuntzetatik hartutako izenekin beti dauzkagu arazoak. Gustatuko litzaidake jakitea zer iritzi duzuen, ea euskal alfabetora itzuli behar ditugun (hau da, y, c, v... gabe) ahoskera ahal den heinean mantenduz, edo izenak diren bezala utzi, edo zer. Eguzki-sisteman objetu askok erromatar eta greziar jainkoen izenak dituzte, eta adibidez Uranoren sateliteek Shakespearen lanetako izenak dituzte. Jakin beharrekoa da guzti hoiek nola idatzi. Ze iritzi duzue? Keta ?! 17:13, 11 Martxoa 2006 (UTC)

Euskaltermen Marte agertzen da (eta ez Martitz). Eta, nik dakidan heinean, Euskaltzaindiak ere Marte hobesten du, Martitz asmakeria dela esnez. --josugoni (erantzun hemen) 17:05, 4 Abendua 2008 (UTC)
Aldaketa egin dut. Arrazoiak ikusteko, begiratu Erreferentziak atala. --josugoni (erantzun hemen) 12:43, 14 Martxoa 2009 (UTC)
"Marte" orrira bueltatu.