Eztabaida:Lehen Mundu Gerra

Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia:
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2012-08-07.


Italiaren rola aldatu

Gudaldi honetan 32 herrialdek parte hartuko zuten, horietatik nagusienak hauek izan ziren: Lehen Mundu Gerrako Aliatuen aldetik: Frantzia, Bretainiar Inperioa, Errusiar Inperioa, Estatu Batuak, Italia eta Serbia

Esaten duzunez, Italia Aliatuen aldean zegoen, baina lehenik eta behin beste aldean egon zen, gero neultraltzat jo zuen bere burua eta azkenik Aliatuen alde egin zuen. —Aurreko iruzkin sinatugabea 88.16.56.64 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-03-29, 18:48).

Txukun idatzi aldatu

Mesedez, saiatu txukun idazten. Nekagarria da behin eta berriro akats berberak artikuluz artikulu zuzentzen ibili beharra. Batez ere oso nabarmena da "-larik" moduko formetan. Ia beti gaizki erabili ohi da, seguruenik Hegoaldeko norbaitek idatzia izan delako eta ez duelako ondo ulertzen nola erabili behar den Iparraldean ohikoa den forma hori.

Bestalde, artikulu bat idatzi nahi duenak, gutxieneko euskara ondo xamar menperatzeaz gain, testu bat modu ulergarrian idazten jakin beharko luke. Ez dut esan nahi batek idazle profesionala izan behar duenik wikipedian idatzi ahal izateko (nik neuk ere akatsak egiten ditut, tarteka), baina artikulu honetan aurkitu dudan ondorengo paragrafoa bezalakoak ez dira onargarriak. Nik bizpahiru aldiz irakurri behar izan dut ustez esan nahi duena ulertzeko:

Are gehiago urre patroia utzi zenean, munduko merkataritzan funtsezko baitzen, eta, hala, herri askoko diruek behera egin zuten, balio galera oso desberdinekin. Hortaz, hautsiak zeudelarik merkataritzaren mekanismo naturalak, Europako herri guztiak, gizarte antolamendua eta azpiegiturak suntsituak zeuzkatelarik, soldadu ohiak berriz hartu, alargunei lagundu eta gero eta handiagoa zen langabeziari erantzun behar ziotelarik, denak zeuden zor ikaragarrien mende (Estatu Batuen mesedetan gehienetan).


--188.87.239.161 16:21, 7 uztaila 2014 (UTC)

Mendeurrena aldatu

Bihar mende bat beteko da Lehen Mundu Gerra amaitu zenetik, eta artikulu hau azalera eraman dut, nabarmendutakoa izanda, bisita asko izango dituelako. Hala ere, gaur egun dugun estandarretik ikusia, baditu hainbat gauza konpontzeko nabarmendu izaten jarraitzeko. Aritu naiz gaur eremu batzuk hobetzen, baina ordena, estiloa eta datuetan hobekuntzak behar dituela uste dut. Norbait laguntzeko prest al dago? Ping egiten dizuet, spam pixka batekin: Txopi, Iñaki LL, Xabier Armendaritz, Xabier Cañas, Oraina, Euskaldunaa, Koldo Biguri, Luistxo, Lainobeltz, Sikret8, Josu, Marklar2007, Zuiarra, Aitzolete, Ksarasola, MerZab, Assar, Supro23... -Theklan ·   ·   16:25, 10 azaroa 2018 (UTC)

Nik konpromisoa hartzen dut sarreraren garbiketa bat egiteko, zentzu guztietan. Iñaki LL (eztabaida) 16:49, 10 azaroa 2018 (UTC)
Eskerrik asko Iñaki LL. Agian lana banatu dezakegu, ezta? Ingeleseko artikuluak dituen atalak jarriko al ditut edo nola proposatzen duzu egitea? -Theklan ·   ·   16:55, 10 azaroa 2018 (UTC)
Nik esteka gorri batzuk kenduko ditut.-Marklar (eztabaida) 17:19, 10 azaroa 2018 (UTC)
Marklar2007 Animatzen al zara hutsik dauden ataletako baten bat itzultzen? -Theklan ·   ·   19:52, 10 azaroa 2018 (UTC)
Theklan, gaur ez. Lana amaitu dut. ;-) --Marklar (eztabaida) 19:55, 10 azaroa 2018 (UTC)
Ezinezkoa zait: Eskoziako udalerrien sorkuntza proiektuan buru-belarri nabil. -Euskaldunaa (eztabaida) 21:59, 11 azaroa 2018 (UTC)

Europan sortu vs Europako gerra aldatu

Kaixo Iñaki LL. Lehen Mundu Gerra Europan sortu bazen ere, mundu osoan zehar hedatu zen. Europa, Afrika, Ekialde Hurbila, Pazifikoko uharteak, Txina, India eta Ozeano Indikoa eta Ipar zein Hego Amerikako kostaldetan eragina izan zuen. Uste dut zegoen bezala hobeto zegoela. -Theklan ·   ·   18:59, 10 azaroa 2018 (UTC)

TheklanEz dakit zerbaitek ihes egin dudan, baina artikuluak berak eta ohiko kontakizunetan Europa da ardatz nagusi zalantzarik gabe. Botere inperialistak ziren aldetik, hor gertatutakoak kolonietan ere eragina izan zuen, noizbehinka istiluak ere bai, baina europar gerra zen funtsean. Bestalde, "gerra sortu" segida oso arraroa egiten zait, "gerra piztu" egokiagoa da eta gehienean Europan gertatu izana aipatzea ez da egiari iruzur egitea, hala izan baitzen. Esaldi berean, mundu gerra izan zela aipatzen da, noski. Iñaki LL (eztabaida) 23:27, 10 azaroa 2018 (UTC)
Iñaki LL funtsean, baina ez bakarrik. Ekialde Hurbila, Txina, Japonia, Ginea, Ozeano Barea, Etiopia... ez dakit, nire ustez "kontakizun klasikotik" ere aldendu gaitezke ikusita ez zela bakarrik Europan gertatu. Eta ikusita artikuluaren muina Europan egongo dela gero, noski. -Theklan ·   ·   23:29, 10 azaroa 2018 (UTC)
Ez dakit beste tokietan gertatu zela diozunean zein gertaeraz ari zaren zehazki, beharbada ezagunagoa zait II. Mundu Gerraren globaltasuna, I. Mundu Gerrarena baino, baina uste dut esaldi horrek ondo laburbiltzen duela hori guztia. Iñaki LL (eztabaida) 23:38, 10 azaroa 2018 (UTC)

Atal errepikatuak ekiditea aldatu

Kaixo Oraina. Atal errepikatu batzuk kendu ditut, jada informazio gehiago zegoela ikusita. Ezabatutako zerbait bai ala bai egon behar duela uste baduzu, agian atal zehatz horietan gehitu dezakezu. Nire ustez dena jasota zegoen, erreferentziekin, gainera. -Theklan ·   ·   15:21, 15 azaroa 2018 (UTC)

Arrazoi duzu Theklan, ondo egin dituzu aldaketak.-Oraina (eztabaida) 09:49, 16 azaroa 2018 (UTC)
"Lehen Mundu Gerra" orrira bueltatu.