Eztabaida:Hizkuntza Komunikazio konpetentzia

Eztabaida:Komunikazio gaitasun» orritik birbideratua)
Latest comment: duela 2 urte by Gorkaazk in topic Artikuluaren izenburua

Kanpo loturak aldatu

Kanpo lotura gehiegi daude. Egokiago litzateke lotura esanguratsuenak jartzea. Komunikazio gaitasunari buruzko bibliografia edo lotura bilduma egiteko, aparteko artikulu bat sortu beharko litzateke, zerrenda moduan. - --Joxemai; (erantzunak) 07:50, 27 martxoa 2013 (UTC)

Artikuluaren izenburua aldatu

'Komunikagaitasuna' izenburura mugitu zuen @Kamiruaga lankideak lehenago "Komunikazio gaitasun" izenburua zeukan artikulua. @Lainobeltz lankideak izenburuari -a artikulua kendu dio, ondo, baina uste dut 'Komunikagaitasun' termino hori beste aukera batzuk baino askoz gutxiago erabiltzen dela. Erreferentziatuta dauden beste sinonimoak, erabiliagoak dira, bilaketa-motor batekin erraz ikus daitekeen legez. Uste dute, lagunartean eta testuinguru akademikoetan, gehien erabiltzen den terminoa "Komunikazio gaitasun" dela, erabiltzen diren aukeren artean laburrena delako, ziur aski. (Eta erabili ditudan bilaketa motorrek aurretik neukan iritzia berretsi didate).

Eskatzen dut: artikuluaren izenburua berriro ere, "Komunikazio gaitasun" izatea. GorkaAzk (eztabaida) 16:34, 20 maiatza 2021 (CEST)Reply

@Gorkaazk: -a artikulua kendu nion politika hori daukagulako. Artikuluaren izenburua zein izan behar den ez naiz sartuko, naiz eta Komunikagaitasun arraro xamarra egiten zaidan. @Kamiruaga:, zergatik aldaketa? -Lainobeltz (eztabaida) 19:14, 20 maiatza 2021 (CEST)Reply
Komunikagaitasun HABEn oso erabilia da —komunikagaitasun-mailak erabiltzen da, eta ziurtagirietan ere komunikagaitasun agertzen da—; horregatik, eta hitz bakarra izateagatik egokia iruditu zitzaidan izenbururako. Dena dela, egia da komunikazio-gaitasun askoz ezagunago eta arruntagoa dela, esan duzuen lez; halandaze, ez daukat eragozpenik bigarren hori izenburu ipintzen baduzue.
Ez soilik izenburua, sarrerako izen multzo guzti hori letra beltzez kenduko nuke eta hori Etimologia atal batera mugitu. -Theklan (eztabaida) 20:19, 20 maiatza 2021 (CEST)Reply
@Theklan:ek iradoki bezala, niri ere ideia ona iruditzen zait lehenengo paragrafotik sinonimia hori guztia beherago mugitzea. Astuntxo geratzen da hasiera-hasieran. Nik, dena den, ez nuke, kasu honetan, 'Etimologia' atal-burua erabiliko, etimologia hitzen historia zaharra ikertzeaz arduratzen den jakintza arloa dela esango nuke, eta hemen daukaguna da termino moderno bat, azken urteotan modu askotan eman dena, eta oraindik, agian, nahikoa finkatuta ez dagoena. Nik 'terminoaren aldaerak'-edo erabiliko nuke atalburu txiki baten goiburuan, lehen paragrafo hori arintzeko.
'Komunikazio-gaitasun' izan da, ziur aski, mendebaldean behintzat, sinonimoen artean erabiliena, intuizioak eta bilaketa motorrek horrela erakusten dute. 'Komunikazio konpetentzia' ere gero eta gehiago ikusten da... Jarriko nuke berriro ere termino hori, atzera, artikuluaren izenburuan. Eta sinonimoen bildumatxoa, erreferentziak eta guzti, beheragoko atal batean.
@Kamiruaga: ados baldin bazaude, egingo ditugu aldaketa horiek?GorkaAzk (eztabaida) 09:52, 21 maiatza 2021 (CEST)Reply
Ados. —Aurreko iruzkin sinatugabea Kamiruaga (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.
Egina. GorkaAzk (eztabaida) 16:06, 26 maiatza 2021 (CEST)Reply
"Hizkuntza Komunikazio konpetentzia" orrira bueltatu.