Eztabaida:Koiotea eta Hankarina

Izenburua aldatu

Nik dakidala, telesail hau ez dute inoiz euskaratu. Beraz, zer egin?

a) Ingelesezko izena: 'Wile E. Coyote and the Road Runner'
b) Euskaltermen izenak erabili: 'Koiote eta bidelaria'

Nik a)-ren aldekoa naiz (Bozketa hau jarraituz).--Marklar (eztabaida) 19:26, 10 martxoa 2016 (UTC)

Aldiz, nik hemen Koiote eta hankalari topatu nuen, gainera hankarina marrazki bizidunetako hegaztiari ongi datorkionn hegaztia da, nahiz eta geografikoki Afrika aldean bizi dela dirudien, eta koiotea ez bezala, ez marrazki bizidunetako AEBtako Hego-Mendebaldeko basamortuan. Dena den euskaraz hiru aukeretatik zein izenburu aukeratuko den berdin zait, hori itzultzaile adituei dagokie, nire asmo edo interes bakarra euskarazko Wikipedian marrazki bizidun hauei buruzko artikulua sortu eta orain arte zegoen hutsunea betetzea baitzen, eta nahiz eta oso artikulu laburra izan, marrazki bizidun hauek haurtzaroan utzitako oroitzapen onen ondorioz gustu handiz egin dudala aitortu behar dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:18, 11 martxoa 2016 (UTC)
"Koiotea eta Hankarina" orrira bueltatu.