Eztabaida:Kode irekiko hardware

Kode Irekiko Hardwarearen definizioa, Open Source Hardware Association -OSHWA-ren arabera aldatu

OSHWA-ren Kode Irekiko Hardwarearen definizioa itzuli dut, alde batetik beraiei igortzeko asmoarekin eta bestetik artikulu honetan gehitzeko asmoarekin.

Publikatu aurretik itzulpena berrikusteko uzten dut eztabaida horrian, zuzenketarik behar badu edo zerbait era egokiago baten idatzi ahal bada aldaketak egiteko. Era berean, itzulpena berrikusteko prest legokela uste duzuen gaiarekin erlazionatutako elkarte edo talderen bat ezagutzen baduzue, berrikusteko proposamena bidali ahal zaie.

Hona hemen itzulpena:

Kode Irekiko Hardware (OSHW) Printzipio Deklarazioa 1.0

Kode Irekiko Hardwarea (ingelez Open Source Hardware, OSHW) diseinua publikoki eskuragarri duen hardwarea da, edozein pertsonak aztertu, aldatu, banatu, eraiki eta saldu ahal izateko moduan, bai diseinua bera zein diseinu horretan oinarritutako hardwarea. Hardwarearen iturria, sortzeko erabili den diseinua, eraldatu ahal den formatu egokian eskuragarri dago. Idealki, Kode Irekiko Hardwareak erraz eskuratu daitezkeen osagai eta materialeak, prozesu estandarizatuak, azpiegitura irekiak, murrizketa gabeko edukiak eta kode irekidun diseinu tresnak erabiltzen ditu, gizabanakoen hardwarea sortu eta erabiltzeko gaitasuna maximizatzeko. Kode Irekiko Hardwareak, diseinuen elkartruke irekiaren bitartez, teknologia kontrolatzeko askatasuna ematen du, eta, aldi berean, ezagupena elkartrukatzeko eta komertzioa sustatzeko.

Kode Irekiko Hardware (OSHW) 1.0 definizioa

Kode Irekiko Hardware (Open Source Hardware, OSHW) 1.0 definizioa Kode Irekiko Softwarearentzako Kode Irekiaren definizioan oinarritzen da. Definizio hori Bruce Perensek eta Debianen garatzaileek sortu zuten «Debianentzako Software Librearen Estilo Gida» -Debian Free Software Guidelines- bezala ezagutzen da.

Sarrera

"Kode Irekiko Hardware" (Open Source Hardware, OSHW) berauen diseinuak edozeinek eraiki, eraldatu, banatu edo erabili ahal izateko moduan publikoki jaurti diren tramankulu ukigarriak -makina, gailu edo beste objektu fisiko batzuk- izendatzeko termino bat da. Definizio honek "Kode Irekiko Hardware" lizentzien garapen eta ebaluaziorako gida bat emoteko asmoa du.

Hardwarea softwarearengandik desberdina da, objektu fisikoak sortu ahal izateko baliabide fisikoak erabiltzea beti beharrezkoa bait da. Ondorioz, OSHW lizentziapean okjektuak ("produktuak") sortzen dabiltzan pertsona edo konpainiek produktu hauek jatorrizko diseinatzaleak ez dituela eraiki, saldu, bermetu edo edozein eratan baimendu argi uzteko obligazioa dute, eta gainera ezingo dute jatorrizko diseinatzailearen jabetzapeko markarik eribili.

"Kode Irekiko Hardware"aren banaketa baldintzek hurrengo kriterioak bete beharko dituzte:

1. Dokumentazioa

Hardwarearekin batera diseinu fitxategiak barneratzen dituen dokumentazioa jaurtiko da, eta diseinu fitxategien aldaketa eta banaketa baimenduta egon beharko da. Dokumentazioa produktu fisikoarekin batera ez doanean, era argian azalduko da arrazoizko erreprodukzio kostua baino handiagoa ez duen dokumentazioa lortzeko era, lehentasunez kargu gabeko Internet bidezko jaitsiera. Dokumentazioan diseinu fitxategiak barneratu beharko dira, aldaketak egitea uzten duen formatu batean, CAD programa baten formatu natiboan adibidez. Diseinua nahita ezkutatzen duten fitxategiak ez daude baimenduta. Kode konpilatuaren antzeko formatu bitartekoak ere -CAD programa batetik eratorritako inprimatzeko prest dauden kobrezko xaflak adibidez- ez dira ordezko bezala baimentzen. Lizentziak diseinu fitxategiak zeharo dokumentatutako formatu irekian(etan) banatzea eskatu dezake.

2. Norainokoa

Hardwarearen dokumentazioak argi utziko du diseinaren zein parte, osoa ez denean, askatzen den lizentziapean.

3. Beharrezko softwarea

Lizentziatutako diseinuak softwarea behar badu, bai txertatua, edo era egokian operatu eta bere funtzio basikoak betetzeko, lizentziak hurrengo baldintzetatik bat betetzea eskatu dezake:

a) Interfazeak nahiko dokumentatuak egotea, gailua era egokian operatu eta bere funtzio basikoak betetzea ahalbidetzen duen kode irekiko softwarea idaztea aintzakotzat hartzeko modukoa izanik. Adibidez, dokumentazioaren denbora seinale diagrama zehatzak edo interfazearen operazioa argi erakusten duen pseudokodea barneratu daitezke.

b) Beharrezko softwarea OSI-k aprobatutako software irekiko lizentzia batekin askatzea.

4. Lan eratorriak

Lizentziak aldaketa eta lan eratorriak baimendu beharko ditu, eta hauek lan originalaren lizentziaren baldintza berdinetan banatzea baimenduko du. Lizentziak diseinu fitxategietan oinarritutako produktuak, diseinu fitxategiak eurak, eta hauengandik eratorritakoak eraikitzea, saltzea, banatzea eta erabiltzea baimenduko du.

5. Banaketa librea

Lizentziak ezingo dio inori proiektuaren dokumentazioa saldu edo banatzea mugatu. Lizentziak ezingo du esandako salmentagatik jabetza eskubiderik ordaintzea eskatu. Lizentziak ezingo du lan eratorrien salmentarekin loturiko jabetza eskubiderik ordaintzea eskatu.

6. Aitortza

Diseinu fitxategiak, eraikitako produktuak edo/eta hauen eratorriak banatzerakoan, lizentziak dokumentu eratorriek eta gailuei lotutako kopia eskubideen (copyright) jakinarazpenek lizentzitzaileen(aren) aitortza eman dezatela eskatu dezake. Lizentziak informazio hau azken erabiltzailearentzat gailua era normalean erabiliz eskuragarri egotea eskatu dezake, baina ezingo du erakusteko formatu zehatz bat zehaztu. Lizentziak lan eratorriek jatorrizko lanaren izen edo bertsio zenbaki desberdin bat eramatea eskatu dezake.

7. Pertsona edo taldeen aurkako diskriminazio eza

Lizentziak ezin du pertsona edo pertsona talde bat ere diskriminatu.

8. Erabilera eremuen aurkako diskriminazio eza

Lizentziak ezin dio inori lana (eraikitako gailua barne) erabilera eremu espezifiko baten erabiltzea mugatu. Adibidez, ezingo du hardwarea negozio batean erabiltzea edo ikerketa nuklearrean erabiltzea mugatu.

9. Lizentziaren banaketa.

Lizentziak emoten dituen eskubideak lana banatzen zaien guztiei aplikatuko zaizkie, lizentzia gehigarri bat gauzatzeko beharrizanik gabe.

10. Lizentzia ez da produktu batekiko espezifikoa izan behar.

Lizentziak emoten dituen eskubideak ez daude lizentziatutako lana produktu zehatz baten parte izatearen menpe. Lizentziaturiko lan baten parte bat lizentziaren zehaztapenen barnean erabili edo banatzen bada, lana banatzen zaien guztiek jatorrizko lanak emoten dituen eskudide berdinak izan beharko dituzte.

11. Lizentziak ezingo du beste Hardware edo Softwarerik mugatu

Lizentziak ezingo die mugarik jarri lanari gehitutako baina honengandik eratorriak ez diren elementuei. Adibidez, lizentziak ezin du behartu lizentziaturiko gailuarekin batera saltzen den hardware guztia kode irekikoa izatea, ez eta kode irekiko softwarea erabiltzea behartu gailua kontrolatzeko.

12. Lizentzia teknologikoki neutrala izan behar da.

Lizentziaren klausula bat ere ez da teknologia espezifiko baten, osagai edo parte zehatz baten, materiale baten edo interfaze estilo edo beronen erabilpen baten menpeko izango.

Azken hitzak

Kode Irekiko Hardware definizio honen sinatzaileok kode irekiko mugimenduak informazioa elkarbanatzeko era bat bakarrik ordezkatzen duela onartzen dugu. Irekitasun eta elkarlan era guztiak sustatu eta babesten ditugu, definizio honekin bat etorri ala ez.


Lainobeltz (eztabaida) 06:55, 23 apirila 2015 (UTC)

"Kode irekiko hardware" orrira bueltatu.