Izenburuetan a hori erabiltzeko hartutako erabakia dela eta, ez litzateke Katalana izan beharko artikulu honen izenburua. Bat bakarrik baitago. Ez nago ziur aldaketa ongi egingo dudan eta horregatik galdetzen dut.—Barrie (erantzunak hemen) 10:07, 30 Ekaina 2006 (UTC)

Nik hizkuntzei ez nieke artikulua jarriko, ez dakit hiztegiko sarrera bezala kontsidera daitezkeen, agian bai. Baina ez dut beharra ikusten, Euskaltzaindiaren arauan ere artikulurik gabe azaltzen dira. Izen propioa ere ez da. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:12, 30 Ekaina 2006 (UTC)
Gainera kontuan hartu behar da normalean katalanez ipintzen dugula. Bestela katalanez ipini behako genuke, hau da, [[katalana|katalan]]ez. --josugoni (hemen idatzi) 10:15, 30 Ekaina 2006 (UTC)

Orduan, uzte dut argiago adierazi beharko litzatekeela a horren erabilpena. Bestela, ziur hankasartzeren bat egiten dudala eta ez nuke nahi denbora guztian zuzentzen egon nahi. Batez ere, jende guztiak jakin dezan nola egin behar den.—Barrie (erantzunak hemen) 10:21, 30 Ekaina 2006 (UTC)

Baina katalan hiztegiko sarrera dela kontuan izanda, arazorik ez dago. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:51, 30 Ekaina 2006 (UTC)
"Katalan" orrira bueltatu.