Eztabaida:Ikasle Abertzaleak

Ez neutrala aldatu

Artikuluaren hainbat esaldi, baita atalen kokapena ere, subjektibitate hutsezkoak dira, eta beharrezkoa da aldatzea. Ez dut artikulua egin, ezta aldaketarik ere, beraz, lan horretan egon direnei eskatuko nieke artikulua birpasatzea eta hobetzea.--Generalpoteito 14:30, 29 Abuztua 2006 (UTC)

Zeintzuk dira zure proposamenak kategoriekiko? -Theklan 11:07, 9 Iraila 2006 (UTC)

Zuzentasuna aldatu

Artikulua nola birkategorizatu ez bada proposatzen, nire ustez kendu beharko litzateke txantiloia. -Theklan 17:42, 20 Iraila 2006 (UTC)

Ados, kritikatu duenak ez badu proposamenik edo aldaketarik egiten alperrik da... Kabri, (erantzunak hemen) 09:49, 8 Urria 2006 (UTC)

Mugagaberik ez aldatu

Euskararen beraren aldetik, pasarte batzuk penagarri samarrak dira. Mesedez, saia zaitezte mugagabea ondo deklinatzen. Hau ez da pankarta bat! --Biscay 22:40, 22 Abendua 2008 (UTC)

Zuk zeuk zuzendu ahal zenituzke, besteok iraindu ordez.--Unai (esan) 08:11, 23 Abendua 2008 (UTC)

Espainolezko wikipediatik ezabatua aldatu

Halaxe da. Inork berregiten ez badu han (eta hau eskaera gisa uler daiteke), interwikia kendu egin beharko da. Commonsen kategoria sartu eta fitxategiak hara bildu ditut eta beraz egokia litzateke ingelesezko wikipedian ere zirriborro bat osatzea.13:25, 18 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai

Ba bai, ezabatu dute. Izugarria zentsura es:wpn. Nik eskaera bat egingo nuke artikulua berriro ager dadin, baina auskalo! -Theklan · ezt  · @   13:33, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Batu "Herri eskola (Ikasle Abertzaleak)" "Ikasle Abertzaleak" orriarekin aldatu

Batu txantiloia gaineratu dut, Ikasle Abertzaleak artikuluarekin alegia, bere tamaina eta garrantzia ikusita han hobeto txertatuko litzatekeela baiteritzot. - --Joxemai; (erantzunak) 10:00, 19 martxoa 2013 (UTC)

Bai, gaia eta tamaina aintzat hartuta, batzea litzateke egokiena. Zein ataletan jarri argi baldin baduzu, aurrera. --Xabier Armendaritz   2013-03-19, 10:46 (UTC)
"Ikasle Abertzaleak" orrira bueltatu.