Eztabaida:Igor Stravinski

Latest comment: duela 4 urte by Theklan in topic Stravinski / Stravinsky
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Stravinski / Stravinsky aldatu

Gabon! Ez dakit inor hau irakurtzera iritsiko ote den, baina zalantza bat mahaigaineratu nahi dut Stravinsky-ren inguruan; bere izenaren ortografia egokiaz hain zuzen ere. Eztabaida askotarako bidea eman duen gaia da hau, eta aurreko egunean bertan nire musikaren historiako irakaslearekin hitz egin nuen honi buruz.

Gauza da errusierako karaktere zirilikoen erromanizazio estandarrak "Stravinski" idatzi beharko litzatekeela dioen arren, konpositoreak bere bizitzaren zati handiena Errusiatik kanpo igaro zuen, Frantzian eta AEBetan bereziki, eta bertan bere izena mila modutara idazten ziotenez (Strawinski, Strawinsky, Stravinski, Stravinsky...), behin Bigarren Mundu Gerra hasterakoan AEBetara bizitzera joan zenean konpositoreak berak "Stravinsky" hautatu zuen bere izena idazteko era zuzen bakartzat. Bere obra berantiarretan Stravinsky izenez sinatzen zuela ere ikus daiteke. Hona hemen gai hau jorratzen duen José María Soto de Lanuzak idatzitako artikulu bat (gazteleraz):

https://www.docenotas.com/37941/stravinsk-que/

Hau honela izanda, beraz, Wikipedian Stravinsky y grekoaz idaztea proposatzen dut, datu biografikoei men egin beharko geniekela deritzodalako. Noski, erromanizazio hau Stravinskyren kasurako salbuespen bat da soilik; gainerako errusiarren izenak i latinez idatzi beharko genituzke (Txaikovski, Tolstoi, Taneiev, Nijinski, etab.).

Eskertuko nuke zer deritzozuen jakitea! —Aurreko iruzkin sinatugabea Enelabe (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2020-04-07, 23:25).

Kaixo, Enelabeǃ
Zure proposamena zentzuzkoa da, baina eragozpen handi bat du: ez dator bat wikipedia honetan funtsezko gidalerrotzat erabiltzen ditugun bi iturrirekin. Batetik, artikuluan bertan aipatuta dagoenez, Euskaltzaindiak Stravinski arautu du, euskara baturako emana duen 156. arauan. Eta bestetik, EIMAk ere, bere Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak lanean, Stravinski eman du, orobat.
Euskal Wikipedian, hasieran, aitzindari izatera behartuta ikusi genuen geure burua, ez zegoelako terminologia finkaturik arlo askotan; baina hizkuntza arloan gidalerroak ematen espezializatutako gure erakundeek jarraibide bat eskaini digutelarik, egokiena iruditzen zaigu lan itzel hori aprobetxatzea eta gure ahaleginak beste lan batzuetara bideratzea. Gure estilo gidan ere, hitzez hitz jasota dago ondorengo hau: «Euskarazko Wikipedian Euskaltzaindiaren arauei jarraitzen diegu».
Beraz, euskal terminologiako erakundeen jarraibideetatik salbuetsita artikulu honetan Stravinsky idazkera ezarri nahi baduzu, bozketa formal bat antolatu beharko zenuke, eta bozketa horretan zure proposamena onartzea lortu. --Xabier Armendaritz   2020-04-08, 08:06 (UTC)
@Enelabe, Xabier Armendaritz: Uste dut badagoela erdibideko soluzio bat. Artikulua Stravinski deitu daiteke EIMA eta Euskaltzaindia jarraituz, baina ohar bat jar dezakegu bertan, aipatuz berak sinaduran Stravinsky erabiltzen zuela. Ez da arraroa hori erabiltzea, azken finean ingelesezko transliterazioan y erabiltzen da eta ez i. -Theklan (eztabaida) 10:08, 8 apirila 2020 (CEST)Reply
Bai, nik ere uste dut hori aipatu beharko litzatekeela artikuluan, erreferentzia egoki bat jarrita (gaztelaniazko blog hori ez da nahikoa, iturri fidagarri bat behar da). Eta zehaztu beharko genuke ea errusiar hark zer adierazi zuen ingelesez, Ameriketako Estatu Batuetan: euskaraz ere Stravinsky idaztea nahi zuela adierazi zuen? Latindar alfabetoan idazten dugun hizkuntza guztiei buruz ari zen, ala ingelesari buruz bakarrik? Hori ondo zehaztu beharko litzateke, iturri fidagarrietan kontsultatuta... --Xabier Armendaritz   2020-04-08, 08:16 (UTC)
Bide batez: Katalanezko Wikipedian Stravinski, italierazkoan Stravinskij, polonierazkoan Strawinski, portugesezkoan Stravinski, danierazkoan Stravinskij, errumanierazkoan Stravinski, galizierazkoan Stravinskii, aragoierazkoan Stravinski, okzitanierazkoan Stravinskii... --Xabier Armendaritz   2020-04-08, 08:24 (UTC)
"Igor Stravinski" orrira bueltatu.