Eztabaida:Hubberten teoria

Nire ustez egokiagoa litzateke Hubberten Teoria, hau da, gidoirik gabe eta teoria letra larriz... baina ez dakit hori nola egin ohi den euskaltzaindiaren arabera (batez ere bigarrenaren kasuan, lehenenagoan argi dut Huber izango balitz Huberren litzatekeela eta Huberte izango balitz Huberteren...) -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     23:16, 21 Otsaila 2008 (UTC)

Marratxoaren kontua lehen ere eztabaidatu genuen [1]. Euskaltzaindiak erabiltzailearen esku uzten du marratxoa erabili edo ez. "Van der Waalsen indar" kasuan marratxoa ez erabiltzea erabaki da Wikipedian. Hala ere, aurreko eztabaida horretan marratxoa erabili den kasu batzuk ere aipatzen dira. Nik uste dut erabaki orokor bat hartu beharko litzatekeela marratxoaren inguruan, baina ni ez naiz erabaki hori hartzeko gai. Egunkariak bere garaian eta Berriak orain marratxoa ez erabiltzearen aldeko apustua egin dute, baina hori kazetaritza da, ez entziklopedia bat. Elhuyarrek marratxoaren alde egin du, eta horiek bai, zientzia egiten dute. Agian Euskaltzaindiari berari galdetu beharko genioke...--Assar 07:15, 22 Otsaila 2008 (UTC)
Bigarren kasuan (bigarren hitza letra larriz idazteari buruzko kontua), ia seguru nago Euskaltzaindiak letra xehez idaztearen aldekoa zela. Begiratuko dut.--Assar 07:15, 22 Otsaila 2008 (UTC)
Beno, uste dut ez dela beharrezkoa Euskaltzaindiari galdetzea marratxoaren kontuan, beste hainbatek ere galdetu dute lehen ere, eta nire ustez "ez erabakitzea erabaki" dute. Baina Wikipedia mailan bai erabaki beharko genukeela. Hizkuntza kontuetan bozketak egitea ez zait gehiegi gustatzen, baina agian kasu honetan beharrezkoa da.--Assar 07:30, 22 Otsaila 2008 (UTC)
Aurrekoetan esan dudana berriz esango dut hemen. Nire ustez, badaude kasu batzuk beharrezkoak direnak. Kasu honetan, esaterako, marratxo barik ez dakigu teoriaren izena Huberten den (badaude izen propioa duten teoriak) edota Hubert izeneko tipo batek garaturiko teoria den. Hau entziklopedia da, artikulu zientifikoa eta beraz anbiguetateak ahalik eta gehien saihestu behar dira. Eta saihespen horiek egiteko, beharrezkotzat jotzen dut marratxoaren erabilera.
PS: Eta Euskaltzaindiak erabakitzen ez badu, bere barnean horren gaineko eztabaida sutsuak daudelako izango da. Baina ezin dugu ahaztu eurak hizkuntzalariak direla gehien bat ez zientzialariak.--Janfri; bai esan? 08:45, 22 Otsaila 2008 (UTC)
Janfrik esandakoarekin guztiz ados. --Unai (esaidank) 08:48, 22 Otsaila 2008 (UTC)
"Hubberten teoria" orrira bueltatu.