Eztabaida:Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena

Eztabaida gehitu
Active discussions

Ohar terminologiko pare batAldatu

Testuan azaltzen den bezala, adierazpen hau gizonaren eskubideen adierazpen bat da (droits de l'homme), ez dituena emakumeak barne hartzen, horregatik desegokia litzateke gizaki hitza erabiltzea.

Bestalde citoyen batzutan hiritar gisa itzultzen da euskarara (ziurrenik gaztelaniazko ciudadano-ren eraginiz), baina ohartu frantsesez citoyen (eskubide politikoak dituen herritarra) eta citadin (hiriko biztanlea, hiritarra) bereizten direla. Horregatik zuzenbide arloan diharduten aditu euskaldunek herritar hitza hobesten dute eskubide politikodun biztanlea adierazteko. Horren erakusgarri, badira Espainiako konstituzioren euskarazko bi itzulpen (bata Euskaltzaindiarena [[1]] eta bestea EHUrena [[2]]), elkarren artean hainbat diferentzia dituztenak, baina ciudadano itzultzeko orduan biek hautatu dute herritar hitza. Horregatik guztiagatik aukeratu da hemen ere herritar

--Lau 08:05, 29 Uztaila 2009 (UTC)

Azalpenak eskertzen dira :-) --Unai (esan) 08:09, 29 Uztaila 2009 (UTC)
"Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena" orrira bueltatu.