Eztabaida:Garun

Latest comment: duela 2 urte by Urtar in topic Izenburua

Izenburua aldatu

Euskaltzaindiaren Hiztegiak esaten duenari jarraituz gero, artikulu honen izenburua burmuin izan beharko litzateke, eta ez garun. Izan ere, hiztegi horretan burmuin bilatuz gero, bigarren adieran organo honen definizioa ematen du1, garun bilatuz gero, organo honena baino entzefaloaren definizioa ematen du2, eta zerebro bilatuz gero, burmuin definizioa ematen du3, Euskaltzaindiak hitz hura hobesten duela erakusten duena.
1. https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=burmuin
2. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=garun&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu-ES&bila=bai
3. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=zerebro&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu-ES&bila=bai

Uste dut Kamiruagarekin ados nagoela. Euskaltzaindia jarraituz, orrialde honen izenburua burmuin izatea egokiago iruditzen zait, zerebro sinonimotzat emanez Heg. markarekin. Bestaldetik, garuna sinonimotzat eman daiteke entzefalo orrialdean, besteekin batera: burmuin, muin eta burumuin.-Urtar (eztabaida) 15:10, 21 maiatza 2021 (CEST)Reply
Ni ere ados. Beti egin zait arraro "garun" hitza erabiltzea burmuin esateko. Theklan (eztabaida) 15:44, 21 maiatza 2021 (CEST)Reply
Ondo. Halandaze, eragozpenik ez badago, hurrengo egunetan honako hau egingo dut:
  • Artikulu hau Burmuinera mugituko dut.
  • Artikuluaren hasiera larregi ez zamatzeko, izenari buruzko atal bat idatziko dut sinonimo guztiak biltzeko.
  • Garun Entzefalora birbideratuko dut.
  • Garuneranzko esteka daukaten orriei dagokiela, apurka banan-banan berrikusiko ditut, eta, behar izanez gero, Burmuinerantz estekatuko ditut.

Primeran eta eskerrik asko. Baina oker ez banago, orrialde honek bi sinonimo ditu soilik: burmuina eta zerebroa. Beraz, izenari buruzko atala agian ez da beharrezkoa.-Urtar (eztabaida) 15:47, 22 maiatza 2021 (CEST)Reply

"Garun" orrira bueltatu.