Eztabaida:Federico García Lorca

Heriotza data aldatu

Lorcaren heriotza data eta lekua zehatz ezagutzea ez da erraza. 1936 urteko abuztuko 16an falangistek atxilotu zuten eta bizpahiru egun geroago Granado lekuren batean fusilatu zuten. Egun hori abuztuaren 18a edo 19 izan zela jakin izan da beti, baina ez egun zehatza. Orrialdean oraintxe bertan 18an hil zela jartzen du, baina antza denez, azken datuen arabera, 19an hil zen. Cervantes Liburutegian horrela jasota dago. Baita gaztelaniazko eta ingelesezko Wikipedian. Antza denez, 18ko goizaldean izan zen baina ez zegoen argi 17tik 18ra doan gauean ala 18tik 19ra doan gauean izan ote zen. Azkenik, abuztuko 19an izan zela argitu da, 04:45ean hain zuzen ere.

Gaztaleniazko Wikipedian honela jasota dago: Después de que la fecha exacta de su muerte haya sido objeto de una larga polémica, parece definitivamente establecido que Federico García Lorca fue fusilado a las 4:45 h de la madrugada del 19 de agosto, en el camino que va de Víznar a Alfacar.

Beraz, heriotza data 19ra aldatuko dut oraintxe bertan. - Txopi (eztabaida) 23:54, 30 abendua 2016 (UTC)

"Federico García Lorca" orrira bueltatu.