Eztabaida:Eustakio Mendizabal

Ni hasiberria naiz Wikipedian idazten, eta horregatik hain zuzen egin nizkion aldaketa batzuk Eustakio Mendizabali buruzko sarrerari, egiten ikasteko asmoarekin. Gerora beste batek (Theklan?) zuzendu eta aldaketa gehiago egin ditu eta eztabaidan-edo jarri du artikulua... Begiratzen ibili naiz eta ez dut oso ondo ulertzen zelan bideratu eztabaida, baina tira, probatuko dut. Egindako aldaketaz, bada, etakide, euskaltzale eta poeta, jarri duenari esango nioke nire iritziz euskaltzale, poeta eta etakide izan beharko litzakeela, bere bizitzaren kronologia edo errespetatzeko, zentzu horretan zer esanahi ere baduelako. Bestela ere ez nator bat Eustakio mito bilakatu zela poliziak tiroz hil zuenean. Nire ustez, eta ni mitotzat genuen abertzale belaunaldi hartakoa naiz, lehenagotik zen mitoa. Tira, ni prest nago artikulu hau egiteko, egia esan gehiago ekintzailearen ikuspegi biografikotik, baina baita literatura ekarpenetik ere. Alde honetatik, Jon Aranoren liburuaren sarrerarekin eta Joxe Azurmendik 1993ko ekaineko Larrun 17. zenbakian idatzitako Txikia: kulturgintzatik ETAra, pistolek moztu kantua artikulu bi horiekin zerbait txukuna egin daitekeela, eta artikulu horiek kanpoko lotura batera igo edo... Gainera, eskertzekoa da, artikulu bat idatzi eta beste norbaitek zuzendu egingo duela jakitea. Eta horixe, hasiberria naizela, hau da egin dudan lehenengo kontua, eta eskertzekoak dira iradokizun guztiak.—Etengabe 17:37, 19 Urtarrila 2007 (UTC)

Eustakio barazlari bezala Amikuzen. aldatu

Lehen aldikotz ikusi nuenian Eustakio 69ko udan zen. Gure behereko arto-alorrean, ixiltasunean, lan bortitz batean ari zen eskuz "drainage" edo ursoberakinen sanotzeko arroil batzuen eskuzko palaz, sik,sak ... Gure aïta harekin zen, zoin gehiagotan iduriz. Alta lan hortan nehork ez zen heltzen gure Aïtaren aztalondoetarat. Hor aldiz, ta ni harriturik, bazen hegoaldeko bat, gorputzez ez hain haindia, Aïta bezain laster ari zena. Koño ! Irudi hori ez dut ahantzi eta ez sekulan ahantziko. Ixil ixila zen. Xahakotik ixpi mehe bat tiratzen zuen. Matel ezurrak zorrotz zorrotzak ordian azaltzen zazkon larru tinko baten pean. Ez nekien nor zen, bainan haur guziak bezala, batzutan, parrean dukan gizakia badiakik ez dela nor nahi. Behatzi urte nintuen. Ikusi ginintuen geroxago hegoaldeko gazte batzuk metalezko tubo batzun pleatzen ta soldratzen "urku" batzuen egiteko.... Horiek ziren berotegi ( edo negutegi) baten muntatzeko. 6700 metro kuadroko bat... guk ginuen ordukotz 2 aldiz handiagoa, zer desafioa ! Hara nola nere haurtzaroan bizi izan ditut bai Eustakio ta bai Txominekilan zembat eta zembat orroitzapenak. Anaiarekin gehienik maite ginduena zen Txomin, ezen eta ez zan Eustakio bezain hermetikoa. Pitokeritan artzen gure irrin-arazteko bazekien.. Bereziki beribilez. Aste undarretan hegoaldeko jende frango gelditzen zen gure etxean guri eskatzerat nun bizi ziren edo Txomin edo Eustakio. Zehazteko orde, heiekilan igaiten ginen kotxez Garruzerat.... (Gure burasoen konfiantza)... eta haratuta Txominek bere Renault 10 (apur bat Gordini) arekin berriz gibelerat eramaten ginintuen 130km/h a tope ! Ta gu, sobera kontent. Nere lehenbiziko gaztelerazko irakurketak egin nintuen heien komunetan ezen eta hor baitziren "tole" pitufos (Mortadela etabar) horietarik. Gure amak Bizkaiko kozina ikasi zuen Edurne-rekin, alta gure ama erdalduna soilik zelarik. Eustakiok ez zuen beribilaren gidatzeko karnetarik eta oinez mendiz-mendi ibiltzeko usaia zuen. Halako batez gure burasoek kurutzatu zuten Eustakio lanetik landa eta bera Garazi alderat joaiter zela. Erosketen egiterat izan ziren beribilez Arnegirat hartatik landa eta Garazitik pasatuz, Eustakio ikusi zuten jadanik heldia.... Marratoilaria zen gizon hori. Lekukotasun hori orroitarazteko, holako gizonik ez dutala se-ku-lan geroztik ikusi. Kurdo gudari batzuen gisako bat zen Eustakio. Damugarrizki edo uroski, Euskal-Herria ez da-- arras-- Kurdistana. Besterik gabe eta egun batez garai huntaz tratatuko duen pelicula bat entolatzen balitz, nere laguntzaren gainean kondatzen ahalko da. Eric ETCHAMENDY. —Aurreko iruzkin sinatugabea 128.140.141.2 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-03-16, 22:02:49).

"Eustakio Mendizabal" orrira bueltatu.