Aupa, artikulu honek zenbait akats zituen eta apur bat nahasia zegoen. Datu gehiagoren bat ere jarri zekiokeen. Ustez ahal den neurrian zertxobait zuzentzen hasi eta konturatu nintzen ia ia bi artikulu igoal zeudela: "Eskotoak" eta "Eskoto".

Orain biak zuzendu ditut baina jakina, bietako bat soberan dago. Akaso "eskotoak" borratu beharko litzateke, "eskoto" artikuluak hizkuntza gehiagotara joateko link-ak baititu eta besteak soilik Eskoziako Gaelerara eta Gaztelerara. Bestalde, gainetik begiratuta, ematen du artikulu gehienek "eskoto"rekin dituztela link-ak, baina apur batzuek "eskotoak"-ekin.

Ez dakit zer esango duen "moderadoreak". Aio ta besarkada bat! --85.86.193.32 00:44, 26 abendua 2013 (UTC)

"Eskoto" orrira bueltatu.